BIZILABE sarearekin tokiko gizarteari egin nahi zaio ekarpena, gazteen hezkuntza osatzeko eta eskualdeen lehiakortasunean laguntzeko.
BIZILABE sarearekin tokiko gizarteari egin nahi zaio ekarpena gazteen hezkuntza osatzeko eta eskualdeen lehiakortasunean laguntzeko. Hain zuzen ere, Elhuyarrek sustatutako proiektu honek eredu-aldaketa bat proposatzen du, eta gazteen etorkizunean eskualdeko eragile desberdinen arteko lankidetza sustatzea da proiektuaren beraren ardatz nagusietakoa. Honek berebiziko garrantzia du; izan ere, nerabezaroa gazteentzako garai berezia da, eta bereziki neska gazteen kasuan auto-estimua txikitu egiten da kasu askotan. Bizilabek, era positiboan eragin nahi du neska-mutilengan garai horretan gaitasunetan ahalduntzeko aukera eskainiz.
Eragile desberdinen arteko lankidetza aipatzen denean, zehazki, eragile hauek bildu nahi ditu Bizilabe martxan jartzeko lankidetza-sareak: tokian tokiko eragile ekonomikoak, eragile sozialak eta gazteria- eta hezkuntza-eragileak (enpresak, tokian tokiko elkarteak eta tokian tokiko hezkuntzaren eta gazteriaren ekosistemak). Eta eskualdeetako garapen-agentzien figura gakoetako bat dela uste dugu.