BizHiriak II proiektuak Behe Bidasoan, hiria eszenatoki moduan hartuta, behetik goranzko trantsizio ekosozialerako pausoak ezartzea lortu nahi du
Zer lortu nahi dugu?
BizHiriak II proiektuak Behe Bidasoan, hiria eszenatoki moduan hartuta, behetik goranzko trantsizio ekosozialerako pausoak ezartzea lortu nahi du. Sektorez sektore, gaiez gai, ideia abstraktu horiek lurreratzen joan eta ekinbide eta alternatiben zerrenda bat sortu nahi da.
Nola lortuko dugu?
BizHiriak II-k saretik hasita sarea egitea proposatzen du. Trantsizio ekosozialaren alde lanean ari diren eragileen koordinazio eta elkarlana bilatzen du, arlo pribatu eta publikoaren arteko kolaboraziotik, foro irekietan parte-hartze zuzenaren bidez, erabakigune eta partekatze espazio horizontalak sortuz lortuko da. Bakarrik ezin dugu, batera bai. Jasangarritasun ekologikoa, genero berdintasuna, gure lurraldearen mugaz gaindiko izaera, hirigintza eta sare libreen (Internet eta telefono sareak) alorretan egunero lanean ari diren erakundeak Foro batzuen bueltan bilduko dira Behe Bidasoa hirigunean hauen konponbide kolektiboaren inguruan hausnartzeko. Espazio hauen potentziala eztabaidaren mamian (hitz egingo denaren edukia) eta osatuko duten kideetan (sarea, elkarlana, harremana) egongo da, beraz, kontu berezia jarri beharko zaio Foroen hedapenari. Komunikazioa, kanpora zein barrura begirakoa, izango da sortuko diren ideia eta sinergia guztiak lurreratuko dituena.
Zer ekar diezaguke?
Trantsizio ekosozialerako eztabaida, erabakigune, proiektu, plataforma edo iniziatibak sortzea, eraldaketa ekosozial horizontal eta demokratikorako espazio ireki eta mixtoak, non erakunde publiko eta pribatuen arteko topagunea aurkitzen den eta bakarka bakarrik amestu ditzakegun ideiak denon artean erreal egitea lortu daitekeen. Ezinezkoa ematen duena posible egitea.
2022
- Hiritik At Koop. Elk. Txikia
- Parean Berdintasunerako Elkartea
- BDSKoop Elkartea
- LZB Arkitektura Kooperatiba
- Ara! Gorputz Kooperatiba
- Sorburu Baratza Elkartea
- Labore Txingudi Elkartea
- Izarkom Kooperatiba