Atzealdea Bertako produktua Basque Label Okindegiak okindegien sarean merkataratzea sustatzeko proiektua

Helburua da bertako produktua saltoki txikietan merkaturatzea sustatzea

Ekintzailetza
Osasuna
Iraunkortasuna
Misioak
Amaituta
Bertako produktua Basque Label Okindegiak okindegien sarean merkataratzea sustatzeko proiektua

Zergatik proiektu hau?

Proiektu honen helburua da bertako produktua saltoki txikietan merkaturatzea sustatzea. Horretarako, Donostiako Gros auzoko Gros Marquet okindegia aprobetxatuz, gosaltzeko elikagaien kontzeptua erabili da bertako produktua saltzeko.

Gosaltzeko ordua aldatu egin da, eta kontsumitzaile askok lehen orduko otordu hori etxetik kanpo egiten dute. Testuinguru horretan, «on-the-go» edo «sobre la marcha» gosarien kontzeptua sortu da, Basque Label Okindegiak okindegien bidez banatzeko.

Proiektua garatzeko arrazoi nagusia joera horri erantzutea izan da, bertako elikagaiak dituzten «eramateko gosarien» bi aukera erakargarri emanez.

Zalantzarik gabe, okindegi txikientzako aukera argia aprobetxatu nahi izan da. Izan ere, saltokiari balioa handitzen lagunduko lioke, produktu berriak, eguneratuak eta bertakoak eskainiz, joera berri horren beharrak asetzeko.

Nola egin dugu?

Ikerketa eta esperimentazio proiektu bat planteatu da, Basque Label Okindegiak establezimenduen sareko kontsumitzaileen behar eta ohiturekin bat datozen kontzeptuak aurkitzen lagundu diguna. Horretarako, 3 fase egin dira:

  • 1. FASEA: Merkatuaren joera berriak ulertzea.
  • 2. FASEA: Gipuzkoako kontsumitzaileen kontsumo ohituretan/uneetan/joeretan… izandako aldaketak kontrastatzea. Ohituren Testa egitea probintziako 130 pertsonari baino gehiagori.
  • 3. FASEA: Okindegiekin bat etorriko litzatekeen kontzeptua aurkitzeko esperimentatzea. Horretarako, gosarien prototipoen 80 pack prestatu dira eta horien testa egin dira Gipuzkoako kontsumitzaileekin:
    • Gosari gozoko 40 pack (Eusko Label irinarekin eta txokolatearekin egindako croissanta) + Gipuzkoako sagar zuku ekologikoa.
    • Gosari gaziko 40 pack (olio, tomate, ahuakate eta urdaiazpikozko ogitarteko txikia) + Gipuzkoako sagar zuku ekologikoa.

Zer ekarpen egin du proiektuak?

Proiektu osoa egin ondoren, ondorio hauek atera dira:

  •  Kontsumitzaileei kontsulta egitea ezinbestekoa da merkatuari buruzko informazioa lortzeko eta produktu bat merkaturatu aurretik zer gertatuko den aldez aurretik ikusteko.
  • Bi proposamenek harrera ona dute, baina hasierako hipotesia, hau da, gosaltzeko pack bat izatearena, baztertu egin da, eta ondorioztatu da askaria dela kontsumitzeko unerik onena.
  • Bertako produktua izatea da bi pack horiei gehien egozten zaien balioa; beraz, ikasi da, kontzeptu horri balioa emateko, beharrezkoa dela erabilitako elikagaien osagaiei eta jatorriei buruzko informazio dokumentu bat sartzea.
  • Hauek dira kontsumitzaileek ordaintzeko prest egongo liratekeen publikoarentzako salmenta prezioak: 2,5 eurotik 3,5 eurora pack gozoarentzat, eta 3,5 eurotik 4,5 eurora pack gaziarentzat. Horietako bakoitza egiteko kostua estaltzen duten PSPak dira, eta hori funtsezkoa da.
  • Proposamen gazia erosteko asmo handiagoa dago, osasungarriagoa baita. Gosari gozoa gozamen handiagoa ematen duen aukera da, eta, horregatik, erosteko asmo handiagoa du.
  •  Bi planteamenduek arrakasta handia izan dute.
Deialdia

2022

Parte-hartzaileak
  • Grospan SL
  • Basque Label Okindegiak

 

Lotutako edukia

Dokumentuak