Atzealdea Bertako barazkien kontsumitzaileak ezagutzen

Tokiko ekoizpen jasangarria, kontsumitzailearen eskaeretara egokitutako nekazaritzako elikagaien industria lehiakorragoa eta kontsumo arduratsuagoa sustatzea dira helburu nagusiak

Klima Aldaketa
Osasuna
Ingurumena
Iraunkortasuna
Gastronomia
Misioak
Martxan
Bertako barazkien kontsumitzaileak ezagutzen

Zergatik proiektu hau?

Kontsumitzaileek ingurumenaren degradazioari buruz duten kezka hazten ari da azken urte hauetan, eta kontsumitzaileen sentsibilitatea tokiko produktuen kontsumoarekin lerrokatu daiteke, lurraldeko ekoizleen salmentak hazteko aukerak handituz.

Abiapuntu hau oinarri hartuta, azterlanaren ardatza, Gipuzkoako kontsumitzaileen barazki kontsumo joerak eta motibazio nagusiak ezagutzea izan da, lortutako informazioa ekoizleei helarazteko eta, horrela, produktuak eta zerbitzuak biztanleria segmentu desberdinetara egokitzeko estrategia berriak zehazteko aukera izan dezaten.

Helburu nagusiak tokiko ekoizpen jasangarria, kontsumitzailearen eskaeretara egokitutako nekazaritzako elikagaien industria lehiakorragoa eta kontsumo arduratsuagoa sustatzea dira.

Nola egin dugu?

Kontsumitzaileei buruzko azterlan bat burutzen ari gara, kontsumitzaileen barazkiekiko portaera ulertzen eta tokiko produktuarekiko trakzioa nola sortu zentratuaz.

Azterlanak lau fase ditu:

  1.  ULERTZEA: Merkatuaren analisia egitea eta bertako produktuak barazkien kategorian dituen salmentak eta joerak ezagutzea.
  2.  KONTRASTEA: Gipuzkoako kontsumitzaileen azterketa egitea, barazkiak kontsumitzeko ohituretan izandako aldaketak eta tokiko produktuarekiko sentsibilitatea eta pertzepzioa ulertzeko.
  3.  ESPERIMENTATZEA: Produktu errealekin tailerrak egin, lortutako informazio guztiaren ondoriozko txostena informazio kualitatiboarekin osatzeko.
  4.  DIBULGAZIOA: Informazioa partekatzea eta zabalkunde jardunaldi bat egin tokiko enpresekin batera, emaitzak partekatzeko eta zabaltzeko.

Zer ekarpen egin du proiektuak?

Erosketak egiterakoan kontsumitzaileak dituzten joeren eta motibazioen inguruko informazioa helarazi tokiko barazkien ekoizleei, beren produktuak kontsumitzaile segmentu desberdinen beharretara egokitu eta bideratu ahal izan ditzaten, salmentak handitzeko helburuarekin.

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Prosumerlab
  • Landaola
  • GILBE