Belaunaldien arteko "100en" foroa: 100 zubigile hezkuntzaren etorkizuna elkarrekin lantzen. Gipuzkoako berrikuntza komunitarioa helburu
100 zubigile hezkuntzaren etorkizuna elkarrekin lantzen. Hezkuntza sistema hausnarketa gai hartuta eta lankidetzazko gobernantzan oinarrituta, adostasunak eta begirada anitzen artikulaziorako kudeaketa mekanismoak abian jarriko dira proiektuaren bidez.
Zer lortu nahi dugu?
Gipuzkoako herri hausnarketa estrategikorako gaitasunak garatzeko oinarri metodologikoak eta horien garapenerako aktiboak lortu nahi ditugu.
Nola lortuko dugu?
Hezkuntza sistema hausnarketa gai hartuta eta gobernantza kolaboratiboan oinarrituta, adostasunak eta begirada anitzen artikulaziorako kudeaketa-mekanismoak abian jarriko ditugu. Horretarako, belaunaldien arteko foro parte-hartzaileak antolatuko ditugu.
Zer ekar diezaguke?
Gipuzkoako belaunaldien arteko aliantzak, konplizitateak eta konpromisoak josiko dituen elkarrizketa eremu egonkor baten osaketa, tresnak eta proposamenak bideratzeko helburua izango duena, berauek politika publikoen eta gizarte dinamiken mesedetan jartzeko. Horretaz gain, kontuan izanda zein den hausnarketa gaia, Gipuzkoako baloreak eta helburu kolektiboen inguruan, komunitatearen ezagutza kolektiboa eta kultura politikoan sakontzeko eta belaunaldien arteko elkarlanerako gobernantzaren garapenerako definizio partekatuak eskaintzea bilatzen da.
2021
- Eusko Ikaskuntza