Proiektu honen bidez, Gipuzkoan lan egiteko adinean dauden baina etapa honen hasieran edo amaieran daudenei ahotsa emango zaie, horien esperientziei balioa emanez.
Zer lortu nahi dugu?
Ibilbide profesionalean ezagutza zirkularra sustatzen duen belaunaldien arteko ekosistema bat sortu nahi da, lanbide aukeraketa edota lanbide txertaketako prozesuan dauden pertsonentzat inspirazio iturri izan dadin. Honez gain, jakintza hori balioan jartzeaz gain, balioen transmisioa ere piztu nahi da ezagutzaren transferentziaren bidez. Azkenik, Gipuzkoako gizartean aldaketa bat nahi da eman, 55 urtetik gorakoen eta hasierako lan egoeran dauden gazteen testigantzei balioa emanez, Gipuzkoa kooperatibo eta belaunaldiartekoa izateko.
Nola lortuko dugu?
Proiektua sarearen ikuspegitik ezartzen da, eragile komunitarioak dinamizatuz eta lankidetzan arituz. Beste eragile batzuekin lankidetzan arituko gara, denboran iraunkortasuna izan dezaten. Prototipoak bizirik jarrai dezan, ikastetxeekin landuko da jarduera orientazio zerbitzuetan txertatzea eta pertsona erreferenteak bilatzea haien kontaktuen bidez.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honen bidez, Gipuzkoako lan egiteko adinean dauden baina etapa honen hasieran edo amaieran daudenei ahotsa emango zaie hauen esperientziei balioa emanez. Modu honetara, esperientzia gehien dutenen testigantzak denboran galdu beharrean, belaunaldien arteko ezagutza sare batean sartuko dira gazteenei bere ibilbide profesionalean orientazio bezala erabiltzeko.
Zer lortu dugu?
Enpleguaren inguruko belaunaldien arteko elkarrizketei buruzko podcast-ak, gazteen eta adinekoen parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatuz, ezagutzaren trukea esanguratsua izatea erraztuz. 44 elkarrizketa inspiratzaile. 26 jarduera-sektore desberdin. 16-30 urte bitarteko 415 gazterekin belaunaldien arteko talde saioak.
2021
- Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza
- Careers & Jobs- Daiteke
Lotutako edukia
Dokumentuak
- BelaunaldiakLab- Podcastak
- BelaunaldiakLab- Unitate didaktikoa
- BelaunaldiakLab- Memoria
- BelaunaldiakLab- Podkast gidoia
- BelaunaldiakLab- Aurkezpena
- BelaunaldiakLab- Triptikoa