Debagoieneko mankomunitatean gizarte-hauskortasuneko, bakardadeko eta gizarte-isolamenduko egoeran dauden adinekoekiko konpromisorantz mugiarazteko asmoz sortu da proiektu hau.
Zer lortu nahi dugu?
Debagoieneko mankomunitatea gizarte-hauskortasuneko, bakardadeko eta gizarte-isolamenduko egoeran dauden adinekoekiko konpromisorantz mugiarazteko asmoz sortu da proiektu hau. Proiektuaren helburua da, alde batetik, Debagoieneko biztanleak pixkanaka mobilizatzea adineko pertsonen bakardade eta/edo isolamendu sozialeko egoerak detektatzeko, eta, bestetik, identifikatutako adineko pertsonen eta mankomunitateko beste eragile batzuen arteko harreman sare aktibo bat eraikitzea.
Nola lortuko dugu?
Proiektu honek prebentziozko esku-hartzea du, goiztiarra eta proaktiboa. Gainera, maila anitzeko esku-hartze prozesua da. Alde batetik, adinekoen elkarteak inplikatzen dira lehen mailako prebentzioa lantzeko, adinekoen kolektiboa ahaldunduz. Bestalde, erakunde laguntzaile bakoitzean erreferente diren pertsonek "antena sozial" gisa jardutea lortu nahi da, bakardade-egoera posibleak identifikatzeaz arduratuz. Horrez gain, Begirada Adiak harreman-sare aktibo bat eraikitzea proposatzen du, bizimodu komunitarioa dinamizatuz eta pertsonen arteko lotura berriak sortuz, batez ere bakardade eta/edo isolamendu sozialeko egoeran daudenen artean.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu hau Gipuzkoako adinekoen bakardade eta isolamendu sozialaren erronkari aurre egiteko aukera bat da.
2020
- Aurrerantz – Gizarte Ekimeneko Kooperatiba