Debabarrena eta Debagoiena eskualdeen baterako proiektu honek bazterketa jasateko arriskuan diren pertsona helduak detektatzeko protokolo bat ezartzen du
Kohesio Soziala
Enplegua
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Zer lortu nahi dugu?
Debabarrena eta Debagoiena eskualdeen baterako proiektu honek bazterketa jasateko arriskuan diren pertsona helduak detektatzeko protokolo bat ezartzen du. Bestalde, pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituriko oinarrizko konpetentziak eta trebeziak irakasteko programak garatzen ditu.
Nola lortuko dugu?
- Lana duten zein langabezia egoeran diren pertsonei lan orientazio zerbitzu bat emanez, lana bilatzeko prozesuetan laguntzeko eta orientatzeko helburuz.
- Lan merkaturako prestatzeko zerbitzu bat eskainiz.
- Enplegua modu autonomoan bilatzera joateko gune fisiko bat ezarriz.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak areagotu egiten du langabezian diren pertsonen kualifikazio profesionala. Areagotu egiten ditu, halaber, esperientzia duten 45 urtetik gorako pertsonentzako enplegu aukerak, eta gizarteratzeko premiak dituzten pertsonak detektatzeko prozesu bat diseinatzen du.
Deialdia
2017
Parte-hartzaileak
- Debegesa (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea)