Atzealdea Bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko eskualde sarea

Proiektuak bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko eskualde-sarea sortzea planteatzen du.

Kohesio Soziala
Lehiakortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko eskualde sarea

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuak bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko eskualde-sarea sortzea planteatzen du. Eskualdeko eremuan bazterkerian dauden helduen kolektiboarekin prestakuntza- eta enplegu-prozesuak abiarazteko helburua du, inplikatutako erakundeen arteko lankidetzaren bidez, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegagarritasun-aukerak sortuz.

 

Nola lortuko dugu?

Laguntza tekniko adituaren bidez, Urola Garaiko errealitatera egokitutako gizarteratzeko sarea definitu eta abian jarri da, eta honako ekintza hauek ezarri dira:

  • Eskualdeko garapen lehiakorrean jarduten duten edo eragiten duten eragile sozial eta instituzionalekin sarean eta modu horizontalean jarduteko eredu bat definituz.
  • Mahai sozioekonomiko bat eratuz, beste lantalde batzuez gain.
  • Eztabaidarako eta erabakitzeko gune bakoitzerako erraztasunaren rola definituz, rol orokorra parte hartzen duten eragileek hausnartu, erabaki eta ekintzara igaro ahal izateko baldintzak sortzea dela ulertuta. 

 

Zer ekar diezaguke?

Laneratzearen arloko elkarlaneko gobernantzaren eskualdeko ereduak Gipuzkoako beste eskualde batzuetara ekar daitezkeen hainbat elementu transferigarri izango ditu, besteak beste:

  • Eragile sozioekonomikoen artean hausnarketa estrategiko kolektiboa egiteko konfiantzazko inguruneak sortzea.
  • Sareak eta aliantzak aktibatzea, mobilizatzea eta dinamizatzea.
  • Ezagutza erakartzeko eta gaitasun propioak garatzeko bultzada.

Deialdia

2018

Parte-hartzaileak
  • UGGASA