Atzealdea Basque Lanzadera Project

Basque Lanzadera Project ekimenak xedetzat du Gipuzkoako gazteek batera lan egitea, elkarrekin ideiak bila ditzaten, ekarpen tekniko eta sortzailea behar duten arazoei irtenbideak emateko.

Teknologia
Gazteria
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Basque Lanzadera Project

Zer nahi dugu?

Basque Lanzadera Project ekimenak xedetzat du Gipuzkoako gazteek batera lan egitea, elkarrekin ideiak bila ditzaten, ekarpen tekniko eta sortzailea behar duten arazoei irtenbideak emateko.

 

Nola lortuko dugu?

Basque Lanzadera Project proiektuak bi fase ditu:

  • Lehenengoan, lantaldeak sortuko dira bost ikastetxetako 10 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteekin. Talde horiek enpresen babesa izango dute, eta irakasleen eta begiraleen gidaritza. Taldeek STEAM delakoarekin (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) loturiko nazioarteko txapelketetan parte hartuko dute.
  • Bigarren fase batean, proiektua beste ikastetxe batzuetara zabalduko da, eta eskualde mailako “ligaxka” bat sortuko da; bertatik aterako dira Estatuko eta nazioarteko txapelketetan parte hartuko duten proposamen onenak.

 

Zer ekar diezaguke?

  • STEAM arloko lehia eta txapelketa kultura sortzea, kirolaren ikuspegitik.
  • Haurren eta gazteen talentua antzematea eta babestea.
  • Bokazio zientifiko eta teknologikoak eta espiritu sortzaile eta berritzailea sustatzea.
Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • IADDI Tecnología y Servicio, S.L.
  • Axular Lizeoa (Donostia)

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Mikel Eguren - Basque Lanzadera, IADDI