Atzealdea Baserritar mixto profesionalak

Gipuzkoan lehen sektorea bi eratako jendeak osatzen du: erabat hortik bizi denak eta baserria eta beste jarduera bat bateratzen dituenak (mistoak). “Mistoen” talde hori bukatzera doa baldin eta bi jarduerak modu eroso batean uztartzeko gai ez bagara. Gipuzkoako lehen sektorea mantendu eta indartzea da erronka, horretarako, “mistoen” figuraren iraunkortasuna bermatzeko irtenbideak landu nahi dira proiektu honen bidez.

Ekonomia
Ekintzailetza
Kohesio Soziala
Industria
Proiektu Esperimentalak
Martxan

Zergatik egiten dugu?

Gipuzkoako lehen sektorea arriskuan dagoelako eta berarekin gure lurralde oreka, gure paisaiaren zainketa, gure landa eremuko kultura, gure bertako elikagaiak eta klima aldaketari aurre egiteko honek egiten duen ekarpena ere bai. Hirigunea eta landa eremua eta baserriaren arteko urruntze bat gertatu da azken hamarkadetan, aurrez aurre jarri dira sarritan.

 

Zer lortu nahi dugu?

Lehen sektorea gaur egungo eta etorkizuneko Gipuzkoako gizartearen zerbitzura jarri, gizartearen beharrei modu eraginkorrean erantzuten dien eragile baliotsu izaten jarraitu dezan. Lehen sektorearen gaztetzea eta belaunaldi berri bat bultzatu eta Gipuzkoako gizartearen beharrei erantzutera bideratu.

 

Nola lortuko dugu?

Baserriko seme-alabei, beraien lantokian aukera emanez lan murrizketa bat hartzeko eta baserriko jarduerarekin bateragarri egiteko, beraien soldataren zati bat baserritik eta beste zati beste jarduera batetik lortzeko erraztasunak emanez. Modu honetan gaur egungo baserriak baserri “inproduktibo” izatea ekidingo genuke, baserrian elikagaiak ekoizten jarraituz, paisaia kudeatzen jarraituz eta baserri horiek bizileku izaten jarraituz. Honek eskatzen du enpresa arloarekin malgutasun baldintzak zehaztea eta enpresa munduari eta honetara animatzen diren baserritarren seme-alabei laguntza eta pizgarriak jartzea.

 

Zer ekar diezaguke?

Aurrez aurre dauden baserria eta hirigunea, elkarren eskutik lanean jartzea Gipuzkoan elikadura jasangarriak sortzeko arduran, klima aldaketari aurre egiteko arduran, lurralde oreka mantentzearen arduran. Gipuzkoa lurralde benetan aurreratua bihurtzeko pauso garrantzitsu bat ematea.

Deialdia

2021