El proyecto tiene como objetivo favorecer la inserción laboral y el desarrollo profesional de personas jóvenes desempleadas.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuaren helburua langabezian dauden gazteen laneratzea eta lanbide garapena sustatzea da. Prestakuntza-ikaskuntza prozesu egituratu bat diseinatu eta sustatzen du, eta belaunaldi arteko jakintzaren transmisioa gauzatzen, senior langileen eskutik.
Nola lortuko dugu?
Bakuntzak berezko metodologia erabiltzen du, belaunaldi arteko prestakuntza eta ikaskuntza prozesu batean oinarritua, lehen mailako erronka sorta bati erantzuna emateko:
- Biztanleriaren zahartzetik eta jaiotza tasaren beherakadatik eratorritako aldaketa demografikoa.
- Enpleguaren eta gazteen laneratzearen eta eskaeraren eta eskaintzaren arteko egokitasun falta.
- Krisialdi ekonomikoak eragindako ekintzailetzaren beherakada.
- Pertsona nagusiek enpresei egiten dizkieten ekarpenak.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak lehiakortasun abantailak eskaini nahi ditu talentuaren kudeaketaren bidez. Gazteen ikasteko gogoa eta bizitasuna sustatzen du, helduen esperientziarekin eta jakintzarekin uztartuta.
2017
- ISEA, S.COOP
- Mondragon Unibertsitatea (Goi Eskola Politeknikoa)