Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory (GANTT) lankidetza proiektu bat da, eta Gipuzkoa munduko erreferentzia gisa finkatzea bilatzen du orientazio industriala duen terapia zelular, geniko eta RNA bidezkoen garapenean.
Zer dira terapia aurreratuak?
Terapia aurreratuak oso sendagai berritzaileak dira, eta geneak, zelulak edo ehunak erabiltzen dituzte gaixotasunak prebenitzeko edo tratatzeko.
Estrategia horietako batzuek urteak daramatzate garatzen, eta dagoeneko aplikatzen dira praktika klinikoan, hala nola odoleko gaixotasun jakin batzuen tratamenduan edo ehunen birsorkuntzan.
Gainera, duen potentzialari esker, etorkizunean beste patologia batzuetarako aplikatzea pentsa daiteke, hala nola gaixotasun neurodegeneratiboetarako, muskularretarako eta beste gaixotasun konplexu batzuetarako.
Zergatik dira garrantzitsuak terapia aurreratuak?
Terapia aurreratuek garrantzi handia dute tratamendu pertsonalizatuak osatzeko ahalmen handia dutelako.
Gainera, medikuntza iraultzen ari dira, estrategia terapeutiko berri gisa agertzen baitzaizkigu oraindik tratamendu eraginkorrik ez daukaten gaixotasunen trataeran.
Mundu osoan zehar, erakunde publikoak eta pribatuak ahaleginak egiten ari dira, estrategia definituen eta milioi askoko inbertsioen bidez, posizionamendu estrategiko nabarmendua ezartzeko.
Jarduketa lerro nagusiak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren apustua terapia aurreratuak garatzeko ekosistema bat sortzean oinarritzen da, jada existitzen diren gaitasunetan eta eskualdearen eta teknologiaren errealitateetan oinarrituta.
Industria sektoreak lurraldean duen presentzia aprobetxatuz, akademiaren, sektore publikoaren eta industriaren arteko lankidetza planteatzen da, eta, horren bidez, ingurunea hazi nahi da.
Finantzaketa ereduak eta jarduketa espezifikoak planteatzea proposatzen da, erabilera kasu gisa, eskualdera egokituta eta egungo ekosistema indartzeko aukera emango dutenak.
GANTT estrategia
Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat eragilek ahalegina egin dute, Foru Aldundiak koordinatua, definitzeko lurraldea terapia aurreratuen esparruan erreferente bihurtzea ahalbidetuko duen estrategia bat.
Estrategia ardazten da kontratu bidezko fabrikazio eredu bat (CDMO) garatzean, eskualdea produkzioaren kargura dagoen eragile gisa posizionatuko duena (adibidez, bektore birikoak) terapia aurreratuen hornidura katearen barruan, barnean hartuta ikerketa zerbitzuak ere (CRO).
Balio proposamena
Terapia aurreratuen inguruan sustatzea ekosistema osoa, irismen globaleko ekoizpen zerbitzuak (CDMO) eta ikerketa zerbitzuak (CRO) garatzea ahalbidetuko duena, elkarrekin integratuz ezagutzaren garapena, azpiegitura espezifikoak, balio katearen sustapena (trakzio enpresei eta ekintzailetzari laguntzea) eta talentua erakarri eta atxikitzea.
Ekimenaren ikuspegia
GANTTen funtsezko lehen puntua balio industrialeko kate bat sortzea da, ekoizpen prozesuak hobetuz prozesuen digitalizazioaren eta automatizazioaren bidez.
- Ikuspegia “eskualdeko CRO eta CDMO” ereduan oinarrituta
- Arreta produkzioan jartzea, lehendik dauden enpresen edo trakzio enpresen balio katean integratuta, ekintzailetzarako aukerak zabalduta eta terapia aurreratuen arloko prestakuntza indartuta.
Ildo estrategikoak
Horretarako, sei ildo estrategiko nagusi identifikatu dira eta bost bloketan oinarritutako ekintza plan bat definitu da, Gipuzkoa eta haren ingurunea erreferente bihurtzeko.
- Gipuzkoa terapia aurreratuen saiakuntza klinikoetan espezializatutako eskualde bihurtzea.
- Terapia aurreratuko enpresei zerbitzua emango dien balio industrialeko kate bat sortzea.
- Egungo enpresen garapena sustatzea, trakzio enpresa gisa jardun dezaten.
- Gipuzkoa terapia aurreratuetan saiakuntza klinikoetan espezializatutako eskualde bihurtzea.
- Talentu bilatua sortzeko prestakuntza plan espezifiko bat diseinatzea.
- Ad-hoc finantzaketa plan bat diseinatzea terapia aurreratuetan.
Galdera gehiago