Atzealdea Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak

Auzotuk Ikaskuntza Komunitarioko Komunitateen kodiseinu prozesu batetik esperimentatu eta ikasi nahi du.

Kohesio Soziala
Lankidetza
Gazteria
Gizarte Berrikuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak

Zer lortu nahi dugu?

Auzotuk Ikaskuntza Komunitarioko Komunitateen kodiseinu prozesu batetik esperimentatu eta ikasi nahi du. Ikaskuntza Komunitarioko Komunitateak topaketa, ikaskuntza eta lankidetza harremanak errazteko gune gisa eratu nahi du bere burua, gizarte kohesioari laguntzeko lan egiten duten gizarte ekintzako dinamika eta prozesuetan teknologia aplikatzeko.

 

Nola lortuko dugu?

Prozesu hori Saiaz mankomunitateko eta Amara Berri auzoko (Donostia) pertsonen lan partekatuan datza. Pertsona horiek dagoeneko garatzen dituzte edo interesatzen zaizkie ekintza komunitarioko ekimenak, bai auzokide gisa, bai modu profesionalean. Ikaskuntza Komunitarioko Komunitatea horiekin batera diseinatuko da, eta mugarriak izango ditu, lan saio moduan, Saiazen, Amara Berrin eta beste komunitate batzuetan ekintza komunitariorako baliagarriak izango diren irtenbide teknologikoen gida bat eraikitzeko, teknologiarekin (berriz) topo egiteko, ikasteko eta nahasteko.

 

Zer ekar diezaguke?

Ikaskuntza Komunitarioko Komunitateak auzoetan ditugun erronka sozialak hobeto konpontzeko balio behar digu, eskura ditugun irtenbide teknologikoen erabileran gaitasunak areagotuz. Era berean, baliabide publikoekin hobeto artikulatuko da, eta gogor lan egingo da komunitatearen hurbiltasunean jarduten duten eragileengan legatua izan dadin. Azkenik, Teknologia Komunitarioaren kontzeptua ernamuindu nahi dugu, hau da, harremana errazten duena, indibidualetik kolektibora igarotzeko aukera ematen duena, eta ekintza ahalbidetzen duena.

 

Zer lortu dugu?

AUZOTUn garatutako esperimentazioari esker, Ikaskuntza Komunitarioko bi Komunitate gune ireki bihurtu diren ekimen bat erraztea eta bertatik ikastea lortu da:

  • Erronka kolektibo eta/edo partekatuetako batzuk identifikatzeko, horietan askotariko begirada jartzeko, eta irtenbide digital errazak hautatzeko, ahal dela doakoak eta plataforma anitzekoak, haiei erantzuna ematen laguntzeko.
  • Irtenbide digitalen esplorazio eta ikaskuntza partekatua, atsegina eta ahalduntzailea egiteko, komunitate bakoitzak identifikatutako erronkei aurre egiteko.
  • Profesionalentzako eta hurbileko baliabideentzako erreferentziazko gune bihurtzeko, non komunitatean lan egiteko moduak azpimarratzen diren: topaketen diseinua eta horiei aplikatutako berrikuntza… Horrela, ondare bat uzten da ekintza komunitarioa indartzen laguntzeko, hurbiltasunetik eta egunerokotasunetik abiatuta.
  • Teknologia komunitarioaren kontzeptua garatzen hasteko, haren definizioari, xedeari, erabilerari eta operatibari erantzunez. Eta Saiazen eta Amara Berrin identifikatutako erronketan oinarrituta garatutako zenbait aplikazio kasurekin.
Deialdia

2021

Parte-hartzaileak
  • APTES
  • Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea
  • Donostiako Udala
  • Lotura
  • PR4 Tecnología Social
  • Apitropik

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak
Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak- 2022ko urtarrila
Auzotu- Ikaskuntza Komunitarioko Komunitateak- 2022ko otsaila
Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak- 2022ko martxoa
Auzotu: Ikaskuntza komunitarioko Komunitateak- 2022ko uztaila

Ikusi bideo gehiago