Atzealdea Auzolangin(l)tza

Auzolana [bere esanahia eta forma sozial eta instituzionala] eguneratu eta sendotu nahi da, egungo Tolosaldearen testuinguru berrian dauden erronkei erantzuteko lankidetzaren, erantzunkidetasunaren, gizarte inplikazioaren eta talde lanaren kultura sustatzeko tresna gisa.

Kohesio Soziala
Gobernantza
Lankidetza
Elkartasuna
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Auzolangintza

Zer lortu nahi dugu?

XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Auzolana [bere esanahia eta forma sozial eta instituzionala] eguneratu eta sendotu nahi da, egungo Tolosaldearen testuinguru berrian dauden erronkei erantzuteko lankidetzaren, erantzunkidetasunaren, gizarte inplikazioaren eta talde lanaren kultura sustatzeko tresna gisa.

 

Nola lortuko dugu?

Tolosaldeko herri txiki eta auzoetan AUZOLANeko eta erantzukizuneko kultura gaurkotzeko parte-hartze dinamika bat bideratuz, eskualdeko eragileekin (herri, herritar, elkarte …) elkarlanean. 4 fase edo helburu izango ditu:

  1. Auzolanaren ikuspegia adostea.
  2. Auzolaneko eredu gaurkotu eta egingarria izango den ekimena diseinatzea.
  3. Esperimentatzea.
  4. Ikaskuntzak ateratzea, Tolosalderako eta Gipuzkoarako, bereziki.

 

Zer ekar diezaguke?

Gaur egungo Gipuzkoako beharrei Auzolaneko praktika gaurkotuen bidez erantzuteko praktikak esperimentatu eta diseinatzeko praxia edo ikasbidea.

Deialdia

2021

Parte-hartzaileak
  • HUHEZI, S.C.L.
  • Eusko Ikaskuntza
  • Tolomendi- Tolosaldeako Landa Garapenerako Elkartea

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Auzolangin(l)tza, 2021eko uztailaren 23