Atzealdea Ausazko Ordezkaritza Herritarra

Proiektu honen xede nagusia gobernantza ereduan eta kultura politikoan aldaketak eragiteko herritarren partaidetzarako metodologia berritzaileak aztertzea eta frogatzea da.

Gobernantza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
mendira

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen xede nagusia gobernantza ereduan eta kultura politikoan aldaketak eragiteko herritarren partaidetzarako metodologia berritzaileak aztertzea eta frogatzea da. Hauek dira proiektuaren helburuak:

  • Gipuzkoako bi udalerritan Ausazko Ordezkaritza Herritarra metodologiaren bidez auzi bat bideratzea.
  • Ausazko Ordezkaritza Herritarra metodologia frogatu eta balioztatzea, eta aurrera begirako erronkak identifikatzea.
  • Ausazko Ordezkaritza Herritarra metodologia sistematizatzeko urratsak ematea eta errepikagarritasunerako gakoak aurkitzea.
  • Partaidetzaren eta gobernantza irekiaren alorrean adituak diren eta lan esparru ezberdina duten (administrazioa, unibertsitatea, enpresa…) pertsonez osatutako talde aholkularia artikulatzea.

 

Nola lortuko dugu?

Ezarritako helburuak betetzeko, proiektu hau hiru fasetan banatuta dago:

  • 1. Fasea: Hausnarketa eta praktikaren diseinua.
  • 2. Fasea: Proiektu pilotua.
  • 3. Fasea: Balorazio eta sistematizazioa.

 

Zer ekar diezaguke?

Ausazko Ordezkaritza Herritarra metodologiak adostasunean oinarritutako emaitza eraginkorrak lortzen ditu. Gainera, gizartean zeresan handia sortzen duten gaietan ere erabakitzeko gaitasuna izateak edota politika publikoen gaineko jarraipen bat egiteak Gipuzkoako jendarteari balio erantsia ematen dio, gobernantza kooperatibo eta demokratikoagoaren isla baita.

Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Aztiker Koop. Elk. Txikia

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Ausazko Ordezkaritza Herritarra- Mintegia 2021/02/12