Atzealdea Ahotsak

Helburu nagusia da adinekoen etxeetako egoera eta erronka nagusiei buruz hausnartzea eta jardutea

Zahartzea
Osasuna
Gizarte Berrikuntza
Elkartasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Ahotsak

Zer lortu nahi dugu?

AHOTSAKen helburu nagusia da adinekoen etxeetako egoera eta erronka nagusiei buruz hausnartzea eta jardutea. Konkretuki, erronka hauen artean bi izango dira prozesuaren ardatz: alde batetik, adineko pertsonen belaunaldi ezberdinentzako espazio erakargarriak izatea, edo beste era batera esanda, behar eta nahi ezberdinak dituzten pertsonak integratu eta parte hartzea sustatzen duten zentroak izatea. Eta bigarrenik, zentro hauen konexioa eta erlazioa handitzea presente dauden auzoetan dauden beste baliabide eta dinamika komunitarioekin. Laburbilduz, adinekoen etxeak egungo egoera berrira egokitzea, pertsona nagusien profil berri eta ezberdinek dauzkaten egoera eta nahiekin bat eginez.

 

Nola lortuko dugu?

Prozesua Donostiako adineko pertsonen bi etxeetan garatuko da aldi berean. Horietako bakoitzean hiru hausnarketa saio egingo dira 2023ko urtarriletik martxora bitartean. Lortutako emaitza eta ezagutza guztia, zentro horietan ez bakarrik, hirian eta lurraldean dauden beste adinekoen etxe eta elkarteetara ere zabaltzea planteatzen da. Horretarako, lortutako emaitzak partekatu eta hedatzeko produktuak sortuko ditugu.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektuak onura ezberdinak lortzea bilatzen du maila ezberdinetan: alde batetik, inplikatuak egongo diren zentroetako dinamika eta parte-hartzea handitu eta aldatzea bilatzen da. Bestetik, zentro hauetan hasitako bidea hirian dauden beste adinekoen etxeetara hedatzea bilatuko da. Eta azkenik, kontuan hartzekoa da lortutako emaitza eta ezagutza, lurraldean dauden zentro guztietara aplikagarria izango dela, baita zahartzearen inguruko eztabaida orokorrean kokatuak izateko.

Deialdia

2022

Parte-hartzaileak
  • Donostiako Udala
  • APTES
  • (Grupo SSI) Servicios Sociales Integrados
  • Home Care Lab

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Ahotsak: aurkezpena