Adinekoen nahi gabeko bakardadea beren osasun fisiko eta mentalean eragina duen arrisku-faktoreetako bat denez, adinekoen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu nahi da eta boluntarioen bidez laguntza eman nahi zaie.
Adinkide zergatik egiten dugu?
Bakardadeak eta zahartzeak gaur egungo eta etorkizuneko gizartearen erronka handienetako bat osatzen dute. Bakarrik, sare sozialik gabe eta laguntzarik gabe zahartzen diren adineko pertsonen kopurua egunero handitzen ari da, eta horrek eragina izan dezake haien ongizate, osasun eta duintasunean. Adinkiden, adineko pertsonak berriz ere sozialki aktibo eta beren inguruko bizitzan sartuta sentitzea nahi dugu. Aldi berean, gizartea adinekoen parte-hartzeaz aberasteko aukera izatea nahi dugu.
Zer egin nahi dugu?
Bakarrik dauden edo bakarrik sentitzen diren adinekoen bizitza hobetu nahi dugu. Hau, adineko pertsonen, boluntarioen eta herritarren laguntza-sareen arteko maitasun-, adiskidetasun- eta laguntza-harremanak sortuz lortu nahi dugu. Guzti honekin, bakardadeak haien ongizatean eta osasun fisiko eta mentalean dituen ondorioak arintzen eta prebenitzen saiatzen gara. Lotura horien bidez, adineko pertsonak berriz ere gizartearen parte, lagunduta eta baloratuta sentitzea bilatzen dugu. Pertsona guztiak berdin zaindu eta tratatzen dituen gizartea eraikitzen laguntzen dugu, adina kontuan hartu gabe.
Nola egingo dugu?
Adinkiden bakardadeari ikuspegi orokor eta zeharkako batetik heltzen diogu: efektuetan esku-hartzen dugu, baina baita kausetan ere. Eragile publiko, pribatuak eta herritarrak ardatz hauen bidez integratzen ditugu:
- Bakarrik bizi diren adinekoei etxean edo egoitzetan laguntza afektiboa emanez, aurrez-aurre zein telefonoz.
- Adinekoek aisialdiko eta sozializazioko jardueretan parte-hartzea bultzatuz. Adinekoentzako jarduera esanguratsu horiei esker, bere sare soziala handitu eta esperientzia bizigarri eta osasungarri berriak bizi ditzake.
- Adineko pertsonei laguntzeko sareak sortuz. Sare horietan ahalik eta pertsona eta baliabide gehien inplikatu nahi ditugu. Hauek, adineko pertsonen bakardade- eta isolamendu-kasu berriak atzematen, bideratzen eta prebenitzen laguntzen dute.
- Gizartea sentsibilizatuz, adinekoei tratu duina eta berdintasunezkoa eman diezaieten, estereotipoak desagerraraztea, eguneroko bakardade, isolamendu, infantilizazio, abusu eta tratu txarren egoera ugariak saihesteko.
Zer ekar diezaguke?
- Gizarte inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa lortzen laguntzea, adinekoak duintasunez tratatu eta haien partaidetzarekin aberastuko dituena.
- Herritarren parte-hartzea sustatzea, Adinkideko boluntarioen eta auzo-sareen bidez.
- Adineko pertsonen aniztasuna ikusaraztea, haien isolamendua eta gizarte-bazterketa elikatzen duen adinkeria desagerraraziz.
- Bakardadea fenomeno anitz gisa normalizatzea, estigma sozialetik urrun, pertsona askok laguntza, konpainia edo harreman sozialen beharra azaleratzea eragozten baitu.
- Inguruko adineko pertsonekin sozializatzeko eta harremanak izateko ohitura osasungarria sustatzea, hori baita edozein adinetako bakardadeari aurrea hartzeko eta zahartzera errealistago eta positiboan hurbiltzeko modurik onena.
- Pertsona bakoitzaren beharrak eta lehentasunak lehenesten dituen zainketa-eredu batean laguntzea.
2020