Proiektuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatu nahi du tradizioz emakumeek beren gain hartu duten lanari erantzuna emateko formula berriak aztertzeko garaian.
Zahartzea
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Zer lortu nahi dugu?
Saiaz Mankomunitateak ahulezia egoeran diren adineko pertsonei laguntzeko modu berriak bilatzen ditu Bidania‐Goiatz, Albiztur, Errezil eta Beizamako auzoen arteko lankidetza prozesu baten bidez. Proiektuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatu nahi du tradizioz emakumeek beren gain hartu duten lan bati erantzuna emateko formula berriak aztertzeko garaian.
Nola lortuko dugu?
Hainbat fase izango dituen prozesu esperimental baten bidez:
- Mankomunitateko adinekoen egungo egoera ezagutzeko datuak eta informazioa biltzea.
- Herritarren artean kontzientziazio kanpaina bat egitea, lortutako datuak baliatuta.
- Gizarte inplikazioa eta boluntariotzako formula berriak ahulezia egoeran diren adineko pertsonei arreta eskaintzeko.
- Prozesua ebaluatzea eta gogoeta egitea proiektuaren aurrerabidea ahalbidetzeko.
Zer ekar diezaguke?
- Eztabaida bat ezartzea landaguneko adineko pertsonen zaintzaren erantzukizun kolektiboari buruz.
- Herritarren partaidetzarako formula berritzaileak lortzea.
- Zahartze demografikoaren erronka gizarteak aurrera egiteko aukera bilakatzea.
Deialdia
2017
Parte-hartzaileak
- Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea
- Farapi Kooperatiba Elkartea
- Deustuko Unibertsitatea
- Guraso Elkarteak: Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezil
- Kultur Taldeak: Beizama, Albiztur, Bidania-Goiatz
- Kitol Mahai Berdintasuna: Errezil eta Bidania-Goiatz
- Aker-Txoko ERREZIL
- Jaibatzordea Gazteak: Errezil eta Bidania-Goiatz
- Liburutegia: Errezil eta Bidania-Goiatz
- Pilota Elkartea: Bidania
- Asociaciones Gastronómicas
- “Hots Atsegin” Zaintzaileak
- Albiztur Otoitz Taldea
- Albiztur Udala
- Osakidetzako anbulatorioak: Errezil eta Bidania-Goiatz