Atzealdea Adimen Artifizialaren gizarte inpaktua Gipuzkoako lurralde historikoan

Zein gizarte eragin izango du 5 urteren buruan Adimen Artifizialak gipuzkoarrongan?

Teknologia
Zibersegurtasuna
Esplorazio proiektuak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Adimen artifizialaren gizarte inpaktua Gipuzkoako lurralde historikoan

Zer lortu nahi dugu?

Adimen Artifizialaren (AA) gizarte inpaktua (Artificial Intelligence for Social Innovation, AI4SI) esplorazio proiektuak, ikerketa-ekintza galdera honi erantzuteko roadmap estrategiko bat erdietsi du, 2024ko irailaren eta 2025eko martxoaren artean burututakoa. Hona AI4SI ikerketa-ekintza galdera gakoa:

Zein gizarte eragin izango du (5 urteren buruan) AAk gipuzkoarrongan?

Roadmap estrategiko honen lanketa 2025eko martxoan amaitu da, Etorkizuna Eraikiz (EE) programa osoari eta bereziki 2025ean eguneratutako EE gainontzeko erronka estrategikoei honela aplikatuz:

  1.  AI4SI 10. erronka transbertsalari eragiten dio zuzenean, alegia berrikuntza ez teknologikoa, soziala sustatzeari, eta bide batez, erronka transbertsal honek, gainontzeko erronka estrategikoei eragiten die baita ere.
  2.  Gizarte kohesioa: Arrakala digitala sahiestuz.
  3.  Inklutsio digitala: Inklutsio digitala bermatuz.
  4.  Ongizatea: Datafikazioak osasun mentalean duen eragina aztertuz.
  5.  Genero-berdintasuna: Algoritmoen bidezko alborapena auditatuz.
  6.  Gazteen aukerak: AAren bidez enplegua eta ekintzailetza bultzatuz.
  7.  Komunitatearen garapena: Datu kooperatiben bidez parte-hartzea demokratikoa sustatuz.
  8.  Elkarte-sareak: Hauei, egungo lanabes aurreratuak eskura jarriz.
  9.  Jasangarritasuna: AAren ingurumen-inpaktua neurtu eta datuen kudeaketa arduratsua bultzatuz.
  10.  Administrazio Publikoa: AAren bidez herritarrei zuzendutako zerbitzu eraginkor eta etikoagoak garatuz. 

Roadmap estrategiko honen hastapeneko helburua, esperimentazio proiektu bat finkatzea zen. Hain zuzen ere, eta bokazio horri erantzunez, Gipuzkoa Taldean 2025 deialdiaren barruan, 2025eko martxoaren 30ean, Gipuzkoako Foru Aldundia-EEera AI4SI Behatokia proiektu esperimentala helarazia izan da. Berau, (i) Ikerbasque/EHU-ren Zuzendaritza Zientifiko, (ii) Aztiker-ren Idazkaritza Tekniko, eta (iii) Eusko Ikaskuntza-ren Lurralde Dinamizazio Parlamentario ikerketa-ekintza bidez, artikulatuz, triangelatuz. Ondorioz, esplorazio proiektu honen emaitzak (Roadmap estrategikoak), ahalbideratu du, esperimentazio proposamenaren oinarriak eta aplikagarritasuna finkatuz (Behatokia).

Nola lortuko dugu?

Ekintza-ikerketa metodologian oinarrituta, AI4SI esplorazio proiektua (Roadmap estrategikoa) hiru tekniken bidez triangulatuz diseinatu da. Berau, AI4SI esperimentazio proiektuaren bidez (Behatokia) aplikatu eta abian jartzea izan da xede nagusia hasieratik:

  • Nazioarteko Radarra (WP2) – 15 herrialdeetako praktika onen eta politika publikoen analisia (Delphi metodoa erabiliz).
  • Online Inkesta (WP3) – Gipuzkoako 1000 herritarren pertzepzioak bilduko dituen galdetegiaren diseinua. EEn 10 erronketan ardaztua eta 73 item-ez osatua. Balidazio eta pretesta pasata, erabilia izateko prest dago.
  •  Konsulta Lokal Parte-hartzailea (WP4) – 10 elkarrizketa burutu dira Gipuzkoa eta Euskal Herriko eragile gakoekin. Esperimentazio proiektuaren proposamena, 3 workshop parlamentario egitea lekarke (Gipuzkoa, Nafarroa, Iparralde), Eusko Ikaskuntzaren esparru zientifiko-instituzionalpean. Ideia, Miramonen 2025eko martxoaren 14ean burututako saioan, EEko lan-talde eta zuzendaritzarekin landu zen. Saio horretan, amaitu zen esplorazio proiektua eta 2025eko martxoaren 30ean helarazi zen esperimentazio proposamen osoa.

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek Gipuzkoari aukera emango dio:

  • (i) Gipuzkoa, AAren inpaktu sozialaren ikerketa-ekintza aplikatuan lidergo posizioa erdiesten laguntzea Europan eta nazioartean, lurralde sozialki kohesionatua eta aurreratu gisara.
  • (ii) EEen ebazpen estrategikoetan oinarri zientifiko sendoa izatea AA jasangarri, etiko eta konfidantzazkoa erdiesteko (Europar Batasuneko parametroen barnean, baina debate globaletan erkatuak): Sustainable, Ethical, and Trustworthy AI.
  • (iii) Hiritarren eta GFA hartueman algoritmikoen aferan eta arrakalak/alborapenak aurreikusiz, real-time data/prospektiba uztartzea.
  • (iv) Politika publikoen diseinuan, oinarri zientifiko sendoak txertatzea, erakundearen barruko EE lan-talde eta zuzendaritzarekin auzolanean.
  • (v) Herritarren partaidetza demokratikoa indartzeko teknologia emergente eta dezentralizatuen hiritar-gobernu-parlamentuen artean dagoen zubigintza bideratuz
  • (vi) EE programaren estrategiari ikuspegi intersekzional eta territoriala gehitzeko.

Hori guztia diziplina arteko ikuspegitik egin da eta egingo litzateke: datuen zientzia, AAaren gobernantza, eskubide digitalak, berrikuntza publikoa, humanitate digitalak eta geografia politikoa uztartuz.

Halaber, esplorazio proiektu honek, balizko AI4SI Behatokiari, oinarri zientifiko sendoak eta politika publikoen zerbitzura jarri dizkio. Esplorazio proiektu honetatik abiatuta esperimentazio proiektu gisa artikulatuz gero, AI4SI, lankidetzazko gobernantzarako tresna aurreratua litzateke GFAko departamentuentzat eta beste eragile publiko, pribatu eta sozialentzat, erabaki publikoak datuetan eta herritarren beharretan oinarrituta hartu ahal izateko, eta garrantzitsuagoa, Nazio Batuek aldarrikatzen duen moduan: inor atzean utzi gabe.

Deialdia

2024

Parte-hartzaileak
  • Aztiker Koop. Elk. Txikia
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ikerbasque