Atzealdea AbA proiektua

Euskaratik, euskarazko edukien sorrera eta kontsumoa sustatu nahi dira, gazteen pentsamendu kritikoa landuz euren konpetentzia digitalak garatzeko

Gazteria
Euskara
Teknologia
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Martxan
AbA proiektua

Zer lortu nahi dugu?

Gaur egungo gazteak ez dira natibo digitalak. Jaiotzetik eduki eta tresna digitalen kontsumitzaile dira, baina horrek ez ditu natibo digital bilakatzen.

Ezeztapenaren oinarrian dauden elementuak bi dira. Kontsumo ohiturak eta konpetentzia digitalak. Horri, proiektu talde honek, hirugarren bat gehitu nahi dio, hizkuntzarena.

Proiektu honen helburua, beraz, hirukoitza da. Euskaratik, euskarazko edukien sorrera eta kontsumoa sustatu nahi dira, gazteen pentsamendu kritikoa landuz euren konpetentzia digitalak garatzeko. 

Nola lortuko dugu?

5 saio praktiko egingo ditugu gazteekin eta azken aurkezpen bat egongo da sortutako guztia erakusteko:

  1. Testuinguru globala: ekonomia digitala.
  2. Testuinguru lokala: digitalizazioa Euskal Herrian.
  3. Hodeia lurreratzea: digitalizazioaren inpaktu ekologikoa.
  4. Ideia-isuria: etorkizuna irudikatzea.
  5. Ideien sormen-fisikoa: sortzen dituzten ideia eta "mundua", plataforma birtualera pasatzeko aukera izango dute eta horrela beraiek bizitako prozesua erakutsi ahal izango dute gazteek.

2 orduko tailerrak izango dira. Jolasak eta edukiak uztartuko dira, DBH 3 mailako gazteekin lanean.

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honen helburua, unitate didaktiko bat sortzen lagunduko digu, gero hori esku artean dugunean, Gipuzkoako edozein gazteak gida horren bitartez teknologiarekin duen harremanaren prozesua bizizeko aukera izango du. 40 gazteekin biziko dugun prozesua, klabea izango da prozesu hori automatizatu eta estrapolatu ahal izateko.

Deialdia

2024

Parte-hartzaileak
  • Badalab
  • Tinc Koop. Elk. Txikia
  • Aglaya Events SL
  • Pasaia Lizeoa