Euskal ikus-entzunezkoen sektorearen topagune gisa.
Zergatik egiten dugu?
Azkarren aldatzen ari den esparruetariko bat, ikus- entzunezko edukiena da. Ikus-entzunezko kontsumoa gero eta handiagoa da, horretarako hainbat formatu eta kanal erabiltzen direlarik. Esparru honetan, euskarazko sormena ez da beste eremu batzuetan bezain azkar zabaltzen. Hori dela eta ikus- entzunezko sektorearekin partekatutako hausnarketa prozesu baten ostean, bertan parte hartzen duten eragile guztien aldetik, lehentasunezkoa ikusten da sormena eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egitea.
Zer egin nahi dugu?
Euskal ikus-entzunezkoen produkzioa eta kontsumoa areagotu nahi dugu, sorkuntza testuinguru berriak bultzatuz, produkzio eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta difusio kanalak biderkatuz. Hori guztia lankidetzan, ikus- entzunezko sektoreko eragileekin eta herritarrekin.
Nola egingo dugu?
2deo 5 ekintzaren bidez garatuko da:
- Ikus-entzunezko sektorearen aukerak identifikatzea. Nazioarteko komunitatean ematen diren joera abangoardistenak eta ikus-entzunezko behar berriak, ikus-entzunezko sektore tradizionalaz harago.
- Sormena bultzatzeko laborategi bat sortzea.
- Arrakasta izan dezaketen proiektuen prototipoak egitea, laborategian eta hortik kanpo, interesa izan ote dezaketen baloratuta.
- Merkatuan produktu berritzaileak zabaltzea.
- Sektorean harremanak erraztea, diziplina anitzeko talde lana bultzatzeko, bai sektoreko eragileen artean bai hortik kanpo.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak sormenerako leku berriak emango dizkio gure lurraldeari; ikus- entzunezko sektorearen ekosistema aberastuz gero, biderkatu egingo da euskal ikus-entzunezko produktuen irismena. Aldi berean, co-working espazio berriak sortuko dira sortzaile, produktore eta banatzaileentzat, sormenerako eredu berriak ekar ditzaketen lan dinamika berrien eta askotariko eragileen arteko integrazioa lortuta.
2018