Atzealdea UrGobernatzen II

Gobernantza Urola Erdian eta Gipuzkoan hedatzen.

Gobernantza
Lehiakortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
estruktura

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua Urola Erdian gobernantzaren esparruan egiteko modu berriak bultzatzea da, jada dauden egitura eta prozedurak aldatuz. Horretarako, Gipuzkoako eskualde arteko mahaiarekin artikulatuta egongo den Urola Erdiko eskualde mahaia abian jarriko da. Hala, politika publikoak eskualdeko eragileekin modu eraginkor batean garatuko dira, elkarlanean eta koordinazioan.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektu honen garapena, elkarlaneko gobernantzaren eraikuntzarako metodologiaren markoan oinarritzen da. Metodologia honen oinarria ikerketa-ekintza prozesua da. Alde batetik, eskualdeko eragile desberdinekin banakako elkarrizketak egiten dira proiektuaren egitasmoa aurkezteko eta lurralde garapena eta gobernantza prozesuetan inplikazioa lortzeko eta bestetik, talde dinamika eta lan bilerak antolatzen dira. Proiektuak esperimentazio maila handia dauka.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek Urola Erdian eta Gipuzkoan eraldaketa sozial eta ekonomikoan eragina izango du, lurralde garapen orekatu eta kohesionatu bat sustatuz.

Deialdia

2020

Parte-hartzaileak
  • Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentzia