Atzealdea Nirea. Azoka Plaza RurBanoa

Nirea. Azoka Plaza RurBanoa lankidetza proiektua da eta lehen sektorea berraktibatzen eta nekazaritzako elikagaien katea –baserritarren lana ez ezik nutrizio eta gastronomiarako guneak barne– sustatzen lagundu nahi du.

Gastronomia
Gobernantza
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
barazkiak

Zer lortu nahi dugu?

Azpeitiko Azoka Plaza berria hiri eta landa munduen arteko topagune izatea, landa inguruneko munduari bizirik eustearen garrantzia hedatzeko helburuz. Nirea Azoka Plaza RurBanoa lankidetza proiektua da eta lehen sektorea berraktibatzen eta nekazaritzako elikagaien katea –baserritarren lana ez ezik nutrizio eta gastronomiarako guneak barne– sustatzen lagundu nahi du.

 

Nola lortuko dugu?

Azpeitiko plazan bertan gune bat sortuta eta bertan nekazaritzako produktuen denda bat jarrita: Elikagunea, landa munduko eta hiriko biztanleen arteko zubi bat.

 

Zer ekar diezaguke?

  • Urola bailarako produktuen kontsumoa eta lehen sektorea bultzatzea, landa eta hiri munduen arteko elkarrizketaren bidez.
  • Tokiko elikagaiei ikusgarritasuna eta bultzada ematea, herritarren egunerokotasunean presentzia handiagoa izan dezaten.
Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • Azpeitiko Udala
  • Urkome Urola Kostako Landa Garapen Elkartea
  • Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentzia
  • Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea
  • Sanagustin Azpeitiko Kulturgune Kooperatiba Elkartea
  • Azpeitiko Kultur Mahaia Kulturzale Elkartea