Gipuzkoako Foru Aldundiak atseginez gonbidatzen zaitu Elkar EKIN Lanean programaren emaitzak eta ondorioak partekatzeko ekainaren 6an, goizeko 9:30ean, Oronan (Hernani) ospatuko den ekitaldira.
Elkar EKIN Lanean Programak, eskualdeko garapen agentzien, eskualdeko gizarteratze sareen eta beste hainbat erakunderen lankidetzarekin, bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko ekimenak garatu ditu.
EGITARAUA
-
09:30
Ongietorria eta irekiera instituzionala
Eider Mendoza Larrañaga (Diputatu Nagusia)
-
09:45
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarteratze Estrategiaren aurkezpena
Alfonso Gurpegi Ruiz (Enplegu eta Inklusio Sailburuordea)
-
10:15
Elkar-EKIN programaren emaitzen aurkezpena
Koldo Peciña Txintxurreta (Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia)
-
10:45
Atsedenaldia - kafea
-
11:15
Mahai-ingurua: Enpleguaren eta gizarteratzearen sustapenerako gobernantza kolaboratiboa
Debagoienako Mankomunitatea
Debegesa
Tolosaldea Garatzen
Bidasoa Activa
Oarsoaldea
-
12:15
Bideo-testigantzak
-
12:30
Zeharkako Proiektuen Aurkezpena
Batzen
Sutargi
Katea Legaia
-
13:15
Itxiera instituzionala
Unai Andueza (Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua)