• Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Hurrengo topaketa Ekainaren 29an
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  • Etorkizuna Eraikiz-en ekimen bat da
  •  

Ziurgabetasun uneetan –une honetan, esaterako–, motz gelditzen da «paradigma-aldaketa» esapidea. Dena dago birdefinizio eta eraldaketa betean: gure sinesmen sistemak, gizartea, ekonomia, ongizatea, gobernantza… dena birpentsatzeko unea da, dena etorkizunaren ikuspegitik. Horregatik aktibatzen dugu boost. Entzute-proiektu bat gipuzkoa bultzatzeko. Boost etorkizuna eraikiz-en ekimen bat da, inspirazio-iturri diren joerak bilatzeko. Geure buruari erantzunik ez dugun galderak egiteko. Gonbidatzen gaituztenak joera globalak aztertzera eta etorkizun posibleak detektatzera. Askotariko pertsonei entzun nahi diegu, adituak izan edo ez, jakiteko nola eragiten duten joera horiek, eta lurraldearentzako aukerak identifikatzeko.

Hilero partekatuko ditugu gai bakoitzaren inguruan detektatutako joera globalak, tabakalerako Kutxa Kultur gunean egingo dugun topaketa batean, donostian. Parte hartu nahi baduzu hurrena izango den baterako hausnarketan, izena eman dezakezu hemen.

Topaketak

Nork gobernatzen ditu gobernatzen gaituztenak?

Nola ari den aldatzen herritarren beharrak zehazteko modua, nola parte hartzen duten herritarrek beharrak atzematen, nola jasotzen diren proposamenak, nola gobernatzen diren udal komunitateak, etab. Azken batean, nola ari diren aldatzen gobernantza-ereduak munduan.

1 / 5 Gobernantza
Martxoaren 30ean

Zein tributakoa zara zu?

Herritarrak nola autoantolatzen diren, edo, zehatzago esanda, nola erlazionatzen diren elkarren artean, antzekotasunengatik, interes komunengatik, alde batera utzita jatorriak, adinak eta lanbideak. Bereziki, mundu mailan garrantzitsuenak diren tribuak marraztu nahi ditugu, eta Gipuzkoan duten garrantzia zehaztu. Tribuak, hala nola gazteak, zaharrak, autonomoak, etorkinak, etab.

2 / 5 Tribu berriak
Apirilaren 27an
3 / 5 Gizarte ongizatea
Maiatzaren 25ean

Zerk egiten digu espezie hobea?

Nola jasangarritasun handiago bat bilatzeko igaro behar den nazioarteko agentzien eta gobernu agentzien diskurtsoetan soilik egotetik mota guztietako enpresa eta antolakundeen epe motz-ertaineko estrategian egotera, bermatzeko biziraungo dutela arlo horretan gero eta zorrotzagoak diren gizarteetan.

4 / 5 Ekonomia berdea
Ekainaren 29an

Zure aurrerapena nire aurrerapena al da?

Nola aldatzen den aurrerapenaren baldintzatzaile nagusitzat hartu duguna, aldaera berriei bide emateko. Nola ezin dugun jarraitu aurrerapena eraikitzen hazkundearen gainean bakarrik, eta nola ezinbesteko bihurtzen den oreka: ekonomiaren eta planetaren arteko oreka, edo askatasunaren eta duintasunaren artekoa.

5 / 5 Aurrerapena
Uztailaren 13an