Back Zuaz!

Experimental project, using interculturality to encourage the inclusion of teenagers and young people in the Alto Deba area.

Basque
Youth
Social Innovation
Citizens Projects
Finished
Thinking

Zer lortu nahi dugu?

Zuaz! proiektuarekin Debagoienean euskararen inklusioa eta pertzepzioa hobetu nahi dugu nerabe eta gazteen artean. Prozesu irekia izango da, diseinu fasetik komunitateak inplikatuko baititu. Gainera, nerabeak prozesuaren erdigunean jarriko ditugu, nerabe kritikoak sortuta, gizarte kritikoa eraiki nahi dugulako.

 

Nola lortuko dugu?

Berrikuntza sozialeko hainbat metodologia erabiliko ditugu elkarrizketarako eta eraikuntza kolektiborako prozesuak ahalbidetzeko. Horien artean, IDEOk proposatutako Circular Design metodologiaren egokitzapena erabiliko dugu. Honen markoa kulturartekotasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza, nerabezaroaren kultura eta nerabeen parte-hartzean oinarrituko da, eta zeharlerroak izango dira genero ikuspegia eta hizkuntza berdintasuna eta euskara.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honi esker nerabe kritikoak garatuko dira eta honen ondorioz, gizarte kritiko bat eraikitzeko aukera izango dugu.

 

Zer lortu dugu?

Proiektu honen garapenaren eraginez, alde batetik, Arrasate mailan garai batean sorturiko aniztasun mahaia berriro elkartu eta beraiekin batera proiektuaren diseinua eta jarraipena egiteko taldea eratu da, ikasturte osoan aktibo iraunez eta beraien arteko harremanak sendotuz.

Beste aldetik, aurrez aipatzen den bezala nerabeak protagonista izanik, 900 neraberen ikasgeletatik pasa gara aniztasuna lantzeko IKT bidezko tailerra proposatuz eta ikasturtean zehar aktibo egon den aniztasuna lantzeko nerabe taldea osatzeko gonbidapena luzatuz. Nerabe talde honek, herrian egon daitezkeen bizipenak jaso ditu eta horiek liburuxka batera ekarri dira bizipen horiei leku emanez.

Announcement

2020

Entities
  • Emun, KOOP. Elkartea
  • Txatxilipurdi Elkartea

 

Related content

Documents