Back Care, strengthening public-community ecosystems

This project seeks to learn from the public and community responses emerging from the Covid-19 crisis, to find channels for the organisation of more compact care ecosystems.

Social Cohesion
Health
Participation
Solidarity
Citizens Projects
Finished
Pertsonen zaintza

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua Covid-19aren krisiaren ondorioz eman diren erantzun publiko eta komunitarioetatik ikastea da, zaintza-ekosistema trinkoagoak antolatzeko bideak proposatzeko. Zehatzago esanda, menpekotasun egoeran dauden pertsonen inguruan egingo dugu lan. Proiektu honek ere parte-hartze eta gobernantzaren esparruak jorratuko ditu.

 

Nola lortuko dugu?

Ikerketa-ekintza parte-hartzailean oinarritutako prozesu bat planteatzen da. Hasteko, krisi-egoeran dauden herrietan sortutako esperientzien eta zainketen arloko esperientzien azterketa egingo. Ondoren, esperimentazioa emango da, sortutako zaintza laborategien bitartez. Hurrengo pausua praktika onak identifikatu eta partekatzea izango da eta azkenik ebaluazioa eta sistematizazioa emango da.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honi esker zaintzaren politika publikoen kudeaketa hobetu daiteke eta hau Gipuzkoako gizarte guztiarentzat onuragarria izan daiteke. Zehazki, zaintza lanetan dabiltzan pertsonen lan baldintzak hobetu ditzake.

 

Zer lortu dugu?

Zaintza ekosistema publiko-komunitarioak proiektuaren bitartez hurrengoak lortu ditugu:

  • COVID-19ak eragindako konfinamendu garaian sortutako zaintza sareak ikertzea eta ulertzea lortu da. Bereziki erakunde publikoek horiekin izandako lotura eta harremana.
  • Fenomeno konkretu horretaz gain, erakunde publikoek zaintza modu integralean landu behar dutela ondorioztatu da eta elkarlan publiko-komunitarioa sustatzeko gakoak identifikatu dira.
  • Prozesuaren emaitzak erakunde publikoekin, pribatuekin eta herritarrekin hausnartu eta konpartitu dira.
  • Hainbat herri eta auzotan, zaintza ekosistema publiko-komunitarioak indartu edo abiatzeko oinarriak jarri dira.
Announcement

2020

Entities
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Hiritik At Koop. Elk. Txikia
  • Parean Berdintasunerako Elkartea

 

Related content

Documents