Back University social incubator Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1 Duplicate 1

This incubator seeks to arouse the participational, motivational, creative and entrepreneurial spirit of young university students, learning methodologies and tools to table solutions for a range of social challenges, giving shape to ideas with the value of social innovation.

Aging
Youth
Education
Social Innovation
Exploratory Projects
Citizens Projects
On going
University social incubator

Zer lortu nahi dugu?

Unibertsitate Inkubagailu Soziala (ISU) Lotura Giza Garapenaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Ekintzailetza Zuzendaritzaren arteko lankidetza proiektu bat da, 3 mintegi esperimentalek osatua. Inkubagailu horrek unibertsitateko gazteen espiritu parte-hartzailea, motibatzailea, sortzailea eta ekintzailea piztu nahi du, erronka sozialetarako irtenbideak proposatzeko metodologiak eta tresnak ikasiz eta ideiei gizarte berrikuntzaren balioarekin forma emanez.

Horrela, 1. mintegian (GAZTE-LABS) lehen urratsa eman nahi dugu gazteen partaidetza sozialeko hainbat prozesuren esperimentazioan, gazteak aktibatzeko prozesu bat sortzeko, gizartea eraldatzeko eragile bihur daitezen, etxegabetasunaren errealitatera hurbilduz.

 

Nola lortuko dugu?

GAZTE-LABSen garapenean, metodologia propioa eta berritzailea erabiltzen dugu –LGG metodologia– gizartea eraldatzeko hexagonoa erronka sozialak ebazteko, 6 bektoretan oinarrituta, erronka sozialei gizarte partaidetzaren eremutik heltzeko aukera ematen digutenak.

  1. OPEN: mundua gero eta irekiagoa eta globalagoa da, eta ideia guztiek batzen dute; guztiok batera diseina ditzakegu politika publikoak; alde horretatik, funtsezkoa da gazteen kultura parte-hartzailea garatzea.
  2. THEORY: erronka sozialei buruzko prestakuntza teorikoa.
  3. HEART: bizipenezko hurbilketa erronka sozial horietara.
  4. RAIN: erronka sozial bakoitzari buruzko azterketa kritikoa, eztabaida diskurtsiboa eta proposamen jarioa.
  5. DESING: udal, foru eta autonomia politika publikoetan eragina duten gizarte proiektuak diseinatzea; EAST (Easy/Attractive/Social/Time) esparrua duten proiektuak; sinplea, berritzailea, soziala eta denboran iraunkorra dena.
  6. SELF: gazteek parte hartzeko barne-egitura autokudeatuak sortzea.

 

Zer ekar diezaguke?

GAZTE-LABSen bidez, gazteek aukera izango lukete gazteek parte hartzeko ezagutzak eta tresnak eskuratzeko, eta gogoetarako eta eztabaida kolektiborako gune bat partekatzeko, zeina erantzun eta irtenbide sortzaile eta berritzaileen bilaketan, etxerik gabeko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko hainbat gizarte proiekturekin amaituko den. Proiektu horiek administrazio publikoei aurkeztuko zaizkie, gizartearen parte-hartzearen zirkulu bertutetsua itxiz eta gazteek udal, foru eta autonomia erabaki politikoetan eragiteko duten gaitasuna indartuz.

Azken finean, GAZTE-LABSekin gazteen bizi kalitatea sustatu eta hobetu nahi dugu, haien ahalduntze demokratikoa sustatuz, gazteek parte hartzeko prozesuen bidez, eta, horrela, haien lidergo gaitasuna, herritartasun aktiboa eta eragin politikoa garatuz, gizartea eraldatzeko eragile gisa, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta etorkizuneko gizartea eraikitzeko.

Announcement

2023

Entities
  • Arizmendi LH
  • Helduak adi!
  • Bizipoz