Back Udal-Hiztek

This project sets out to detect the necessity of town halls to make internal and external communications in Basque.

Technology
Basque
Citizens Projects
Finished
telefonoa

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua udal batek barne- eta kanpo-komunikazioak euskaraz gauzatzeko dituen beharrak detektatzea da, eta hizkuntza-teknologiak baliatuz soluzioak proposatzea eta martxan jartzea, betiere euskararen zentraltasun-ikuspegitik.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektuak bost urrats edo fase ditu:

  1. Udala aukeratu.
  2. Udalaren beharrak identifikatu, barrura eta herritarrei begira.
  3. Behar horiek asetzeko teknologia egokiak hautatu eta garatu.
  4. Proba pilotuak egin.
  5. Ondorioak atera eta zabalkunderako aukerak aztertu.

 

Zer ekar diezaguke?

Proposatutako diagnosi-prozesu horrek eta proba pilotuek gizarte elebidun batean eragingo dute, bi ildo nagusitan: udaleko lan-hizkuntzan eta udalak herritarrekin daukan komunikazio-kanaletan. Horrek eraldaketa ekarriko du: batetik, zailtasunak zituzten langileek zailtasun horiei aurre egiteko aukerak ikusiko dituztelako, baliabideak jasoko dituztelako, haiek erabili eta konfiantza hartuko dutelako; horren bidez euskara euren komunikazioen erdigunean jartzeko modua probatu ahal izango dute eta poliki-poliki gaztelaniaz egiten zutena euskaraz ere egiteko trebetasuna eskuratuko dute.

Announcement

2019

Entities
  • Elhuyar Fundazioa
  • Eleka Ingeniaritza Linguistikoa