Turning Gipuzkoa into a smart tourist destination, in coherence with the model tabled in the 2020-2023 Strategic Tourism Plan, simultaneously addressing the five vectors proposed by the European Union and backed in the State by Segittur: Accesibility, Governance, Innovation, Sustainability and Technology.
Zergatik egiten dugu?
Gipuzkoako turismoak hazkunde handia izan du ustekabean, eta, ondorioz, turismoa lurraldeko BGParen % 7ra iritsi da dagoeneko. Zifra positibo bezain itxaropentsua da gure lurraldearen garapen ekonomikorako, baina ez dira aurreikusi turismoak izan ditzakeen ondorioak. Jarduera ekonomiko horrek izandako garapenak bisitarien eta bertakoen arteko bizikidetza-arazoak sortu ditu, kasu batzuetan. Baina ez horiek bakarrik. Ez dira ahaztu behar sektore turistikoak berez dituen arriskuak ere: langileen lan-baldintzen prekarietatea, lan mota horren kualifikazio-maila baxua eta eskainitako zerbitzu eta produktuen balio erantsi txikia.
Zer lortu nahi dugu?
Gipuzkoako Foru Aldundiak “Turismo adimentsurako teknologiak” izeneko proiektua jarri du martxan. Helburu oso zehatzak dituen proiektu esperimentala da:
- Turismoaren kanpo-kostuak (ingurumenean, gizartean, lan-arloan, ekonomian eta kulturan) minimizatzeko politikak aztertu eta definitzea.
- Lehen sektorean, arlo sozialean eta arlo teknologikoan turismoarekin lotutako nitxo ekonomiko eta jarduera ekonomiko berritzaileak bultzatzea, kontuan izanda Gipuzkoan ugariak direla era horretako jarduerak.
Nola lortuko dugu?
Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu estrategiko hau ezarri du 2015-2019 aldian: "Turismo jasangarri eta ordenatuko eredu bat sortzea, enplegua eta aberastasuna modu orekatuan eta lurralde osoan banatuta sortzen laguntzeko, masifikazioa saihesteko eta kultura-ereduen berezitasuna indartzeko, beste kultura, hizkuntza eta balio batzuk aitortzera irekita".
Zer ekar diezaguke?
Proiektuaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusten du baliabide turistikoei eta turismoarekin zerikusia izan dezakeen edozein merkataritza-establezimenduri zuzenean balioa eman ahal izatea. Halaber, interes-talde gehigarriak identifikatzen dira, hala nola Administrazioko beste sail batzuk, beste negozio-sektore batzuk, komunitate zientifiko eta akademikoa eta tokiko biztanleria bera.
2017