Back Tokiko trantsizio ekosozialerako planifikazio publiko-ekonomikokomunitarioa

Herritarrak, beraien bizitzetan oinarrizkoak diren eremuetan, ahaldundu, erabakitzen jarri eta dena ahalik eta modu demokratikoenean egitea lortu nahi da

Governance
Entrepreneurship
Sustainability
Social Cohesion
Culture
Experimental Projects
Citizens Projects
On going
Tokiko trantsizio ekosozialerako planifikazio publiko-ekonomikokomunitarioa

Zer lortu nahi dugu?

Hernani Burujabe prozesua abiatu zenetik, bizitza bizigarriak bermatzeko ezinbesteko sektoreetan burujabetza maila handitu eta demokratizazio prozesuan sakontzea helburu duen prozesua abiatu dugu. Behin sektoreak identifikatuta (elikadura, zaintza, energia, telekomunikazioak, moneta, bioaniztasuna eta etxebizitza), proiektuak diseinatu eta gauzatuz, eta lehenengo emaitzak lortzen hasita, beste pausu bat emateko garaia heldu da: Hernanin abiatutako trantsizio ekosozialerako prozesua modu demokratikoan gidatuko duen Arkitektura Politiko Berria osatu eta planifikazio publiko-ekonomiko-komunitario prozesua martxan jarri nahi dugu.

Nola lortuko dugu?

Batetik, “eraldaketa sozial eta ekonomikoa” modu demokratikoan gidatuko duen, Arkitektura Politiko Berriak dimentsio instituzionala, dimentsio ekonomikoa eta dimentsio sozial eta komunitarioa organikoki artikulatuko dituen erakundea izateko helburua du.

Lurraldea osatzen duten 3 eragile motek eraikitako arkitektura sendotuz, Bidea Burujabetzen Aldeko Herritarren Elkarteak, hernaniarren behar/erronken norabidetze estrategikoa egingo du; Udalak, Hernani Burujaberi begira, funtzio nagusiak deliberazio demokratikoz ezarri den norabide hori sustengatuko ditu eta hainbat motatako baliabideak eskainiko ditu (ekonomikoak, informazioa, laguntzak...); eta aliatuak diren enpresa sareak, interes komuna dena pribatuaren gainetik jarriz, norabide orokor hori gauzatuko dute.

Bestetik, Planifikazio prozesuak, bizitza posible egiten duten sektore estrategikoak herritarren beharrak asebetetzera bideratuko dituen bide-orri bat gauzatzeko helburua du. Beraz planifikazio prozesuarekin sektore estrategikoak tokiko mailatik antolatu nahi ditugu, berlokalizazioa izanez oinarri, justizia soziala, iraunkortasuna eta parekidetasuna ardatz hartuta eta ahalik eta modu demokratikoenean eta partekatuan eginez. Horrela, lantzen diren sektoreetan auzoek dituzten beharrak eta desirak jasoko ditu, eta desberdinkeria bizi duten komunitateen aldarrikapenak, hau da, aldarrikapen feministak, antiarrazistak, ekologistak eta euskararen aldekoak zeharlerrokatuko ditu.

Zer ekar diezaguke?

Modu honetan, herritarrak, beraien bizitzetan oinarrizkoak diren eremuetan, ahaldundu, erabakitzen jarri eta dena ahalik eta modu demokratikoenean egitea lortu nahi dugu.

Horrela, Hernanin abiatu den trantsizio ekosozialerako prozesuak auzoen beharrak eta eragileen aldarrikapenak modu materialean asebetetzea nahi dugu, arestian esan bezala, mundu mailan ditugun egiturazko erronkei, tokiko mailako erantzun zehatz eta errealak eskainiz; etorkizun partekatuari ateak parez pare irekiz.

Announcement

2024

Entities
  • Hernaniko Udala
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Bidea burujabetzen aldeko Herritarren Elk.
  • Henase
  • Herrilur
  • Maitelan Zaintza
  • Ekhilur
  • sagarreta
  • Ehkom

 

Related content

Related videos

Hernani Burujabe (azalpen bideoa)