Back Plasma

The Plasma project arose to retrieve and implement the tradition of local work as a collaborative method in the Oarsoaldea area.

Environment
Aging
Social Cohesion
Citizens Projects
Finished
Plasma

Zer lortu nahi dugu?

Plasma Oarsoaldean lankidetzaren edo auzolanaren tradizioa berreskuratzeko eta sustatzeko helburuarekin jaiotako proiektua da. Hala, Gipuzkoan guztion onurarako lan egiten duten kolektibo guztien topagune izan nahi du. Lurraldean diren proiektuak erakusteko plaza mugikor eta ibiltari bat da, ekimenak partekatzeko eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera ematen duena.

 

Nola lortuko dugu?

Bi jardun eremu hautatu dira:

  • Auzo elkarteak.
  • Adineko pertsonen elkarteak.

Ekimena zabaltzeko asmoz, Plasmak bi jarduera gauzatuko ditu:

  • Gune fisiko desmuntagarri bat sortzea, proiektuak modu ibiltarian ezagutzera emateko.
  • Webgune bat diseinatzea esparruotako egitasmoak sustatzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

Gipuzkoan guztion onurarako lan egiten duten erakunde, pertsona eta elkarteen arteko lankidetza hobetzea. Auzolanaren kultura sustatzea, gizarte solidarioagoa lortzeko, zeinetan pertsonek guztien onurarako lan egin eta parte hartuko duten.

Announcement

2017

Entities
  • Oarsoaldea Garapen Agentzia

 

Related content

Related videos

Xabier Sanchez - Oarsoaldea SA