Defining a support model for family members caring for elderly people with a certain amount of dependency. The project will test the effectiveness of an activity which involves training, organisational tools, psychosocial support and benefits in services that are essential to provide support for carers, improve their self-care, and therefore boost the quality of their care function.
Zergatik egiten dugu?
Gaur egun, mendekotasun egoeran dauden 28.729 lagun daude Gipuzkoan, eta horietatik 23.000 inguru adinekoak dira. Horietatik % 80 etxean zaintzen dituzte (18.000 lagun inguru). Kasuen % 63tan senideak bakarrik arduratzen dira zaintzaz, horrek dakarren higadurarekin. Ezinbestekoa da zaintzaile lanak egiten dituzten senideei laguntzea. Babes sistemaren zutabea dira. Ezinbestekoak dira, eta zaindu egin behar dira haiek ere.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuaren bitartez, zaintza lanak egiten dituzten pertsonei laguntzeko esku-hartze eredu baten eraginkortasuna aztertuko da. Eredu horrek hainbat alor biltzen ditu (trebakuntza, antolaketarako tresnak, laguntza psikosoziala eta zerbitzu erabilgarrien abantailak), esan bezala, zaintzaileei laguntzeko, haien buruak zaintzen laguntzeko eta, ondorioz, ematen duten arretaren kalitatea ere hobetzeko. Hain zuzen ere, mendekotasunen bat duten senideak zaintzen dituzten senideei laguntzeko esperientzia pilotua da.
Nola lortuko dugu?
2018ko irailean jarri zen martxan esperientzia pilotua, eta 210 familia ari dira parte hartzen boluntario gisa. Halaber, senideak zaintzen dituzten 400 zaintzaile ari dira parte hartzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren babesarekin. Bestalde, teknologia berriak ari dira erabiltzen esperientzia aurrera eramateko eta familien partaidetzarako. Hain zuzen, mugikorrarekin laguntza sistemara sartzeko balio duen Zaindoo aplikazioa ari dira erabiltzen.
Zer ekar diezaguke?
Zaindoo aplikazioaren bidez, lehenik eta behin, zaintzaileak bere egoera ebaluatzen du, besteak beste, bere zaintza lana, osasun fisiko eta emozionala eta zaintzak eragindako gainkarga kontuan hartuta. Ebaluazio horretatik abiatuta, plan pertsonalizatu bat egiten du une zailetan laguntza jasotzeko, trebakuntza jasotzeko eta, hartara, zaindutako senidearen egoera eta zaintzailearena berarena hobetzeko. Halaber, zaintzan parte hartzen duten beste senide batzuekin koordinatzeko erabiltzen da aplikazioa, edo senideen zaintzan espezializatutako pertsonei eguneroko erronkei nola erantzun galdetzeko.
2018
- Donostiako Udala
- Eusko Jaurlaritza