Back New Technologies at the Tax Department

Employing pilot experiments to find out what it means to use quantum computing for data analysis. Analysing the same scenario with traditional algorithms and with quantum algorithms.

Experimental Projects
Finished
New Technologies at the Tax Department

Konputazio kuantikoa

Zergatik egiten dugu?

Lehenengo hurbilketa bat egin nahi dugu algoritmo kuantikoak aplikatzeak edo iruzurra detektatzeko algoritmo klasiko konbentzionalak aplikatzeak ekar ditzakeen emaitzak ikusteko.

Zer egin nahi dugu?

Esperientzia pilotuen bidez ezagutzea zer den datuen analisian konputazio kuantikoa erabiltzea.

Nola egingo dugu?

Erabilera kasu bera algoritmo tradizionalekin eta algoritmo kuantikoekin aztertuz.

Zer ekar diezaguke?

Paradigma aldaketa batek etorkizunean ekar dezakeenaren lehen eskuko esperientzia, informatika orain arte ezagutu dugun bezala.

 

 

Big Data BIH informazioaren tratamendua

Zergatik egiten dugu?>

BIG DATA tresna berri bat behar dugu, Berehalako Informazio Hornidura (BIH) ezartzeagatik enpresa handiei buruz iristen zaigun informazio berria aztertu ahal izateko.

Zer egin nahi dugu?

Helburua da BIH sistemaren datuak aztertzea, zerga arriskua dakarten inkongruentziak edo anomaliak bilatuz.

Nola egingo dugu?

BIG DATA tresnak erabiliz. Analisi kasuen multzo bat definitu da, eta horietako bakoitzak txosten batzuk sortuko ditu, iruzur arriskuko egoerei buruz ohartaraziz.

Zer ekar diezaguke?

Arrisku egoerak modu eraginkorragoan aztertzea.

 

 

Big Data zergadunen arteko harremanak:

Zergatik egiten dugu?

«BIG DATA harremanak» proiektua egiten dugu zergadunen arteko harremanei buruzko informazioa ustiatzeko, gaur egungoak baino askoz ere analisi aukera gehiagorekin.

Zer egin nahi dugu?

Informazioa modu berrietan eskuratu, zuzendaritzen, familiako harremanen eta sozietate egituren bidez, besteak beste.

Nola egingo dugu?

BIG DATA tresnak erabiliz, neurrira egindako aplikazio bat diseinatuz, zeinak ahalbidetzen duen modu erraz eta dinamikoan ikustea, grafoen bidez, zergadunen artean zerga arloan garrantzia duten harremanak.

Zer ekar diezaguke?

Arrisku egoerak modu eraginkorragoan aztertzea.

 

 

TicketBAI:

Zergatik egiten dugu?

«TicketBAI» proiektuak aukera emango dio Foru Ogasunari gure lurraldeko araudia aplikatu behar duten pertsona fisiko edo juridikoen jarduera ekonomikoen diru sarreren jarraipena egiteko, eta, bereziki, azken kontsumitzaileak bezerotzat dituzten jardueren jarraipena egiteko. Era berean, lortutako informazioa erabiliko da zergadunek beren zerga betebeharrak bete ditzaten errazteko.

Zer egin nahi dugu?

Aitortutako salmentetan iruzurra murriztea eta zergadunei aitorpen berriak egitea, haien zerga betebeharrak erraztuz.

Nola egingo dugu?

Betebehar legal eta tekniko batzuk ezarrita; horren ondorioz, indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Fakturazio programak egokitu egin beharko dira, jardueraren jarraipena egiteko behar den zerga informazio guztia duen fitxategi bat sor dadin, faktura bakoitza egin aurretik. Faktura egin ondoren, fitxategia online bidaliko da Ogasunera. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela. Izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira, faktura ondo eginda dagoela egiaztatzeko behar den informazioarekin.

Azken finean, TBAIren bidez fakturak elkarrekin kateatzen dira, eta elektronikoki sinatzen dira; horri esker, haiek manipulatzea edo ezabatzea saihesten da. Horren bidez, ziurtatuta geldituko dira erregistro automatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna, hau da, bermatuko da behin fakturak eginez gero haiek ezin direla manipulatu edo ezabatu.

2021eko urtarrilaren 1ean, oinarrizko aplikazio erraz bat egongo da eskuragarri, eta Foru Ogasunaren webgunean jasoko da. Aplikazio horren bidez, zergapekoek beren fakturak sortu ahal izango dituzte, baldintza guztiak betez, eta paperean inprimatu edo bezeroei formatu elektronikoan bidali ahal izango dizkiete.

Zer ekar diezaguke?

  • Iruzur fiskala murriztea
  • Gipuzkoako zergadunen jarduera ekonomikoari buruzko datuak denbora errealean
  • Zerga betebeharrak sinplifikatzea
  • Herritarrak iruzurraren aurkako borrokan inplikatzea, QR erabiliz
  • Jardueraren sektoreak digitalizatzea
  • Faktura elektronikoak orokortzea
Announcement

2020