This is a project to build a new governance model based on cooperation, making social innovation and community territorial development part of public management.
Zer lortu nahi dugu?
lkarlaneko gobernantza-eredu berriak "Andoaingo Udalak garatutako proiektu bat da, kudeaketa publikoan gizarte-berrikuntza eta lurralde-garapen komunitarioa sustatuko dituen lankidetzan oinarritutako gobernantza-eredu berri bat eraikitzeko helburua duena.
Nola lortuko dugu?
Proiektu honek komunitatea osatzen duten eragile eta eragileak gaitzen ditu komunitateko eraldaketa-prozesu kolektiboak erraztu eta bideratzeko, ahalduntze-prozesu indibidual eta kolektiboak sustatuz, lurraldeko kapital soziala areagotuz eta gizarte-bazterketa eragiten duten egiturazko kausak eraldatzen joan ahal izateko baldintzak orokortuz.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek eskaintzen duen balio-proposamen nagusia da gizarteratze-politiken xede diren eragileak politika horien subjektu bihurtzen direla. Eraikiko dugun gobernantza-eredu horretan, gizarteratzean inplikatutako eragileek eta egoera ahulean dauden kolektiboak ordezkatzen dituzten elkarteek parte hartuko dute, eta haiek egingo dituzte egoerei buruzko diagnostikoak, identifikatuko dituzte dauden baliabideak eta beharrak, eta beren interesen arabera eraikiko diren ekintza-plan partekatuak sustatu eta gauzatuko dituzte.
2018
- Andoaingo Udala
- Deustuko Unibertsitatea
- Beterri-Buruntzako udalak
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua