Landalab seeks to move forward on models supporting three groups in rural development: elderly people in a situation of fragility, families in situations of vulnerability and social disadvantage, and children and young people in situations of risk or non-protection
Zer lortu nahi dugu?
Landalabek landa inguruneko hiru kolektibori babesa eskaintzeko ereduak garatu nahi ditu:
- Egoera zaurgarrian diren adineko pertsonei.
- Egoera zaurgarrian diren gizarte desabantailak dituzten familiei.
- Babesgabetasun egoeran edo arriskuan diren haur eta nerabeei.
Proiektuak abiapuntu du Zerainen, Leintz-Gatzagan eta Angiozarren eginiko esperientzia pilotu bat, eta edozer udalerritan ezarri ahalko da.
Nola lortuko dugu?
- Zaurgarritasun arriskuak geolokalizazio bidez identifikatzeko gai den tresna bat aplikatuta lurralde sakabanatze handia duten landa eremuetan.
- Tokian tokiko antolakuntza dinamiken sistematizazioaren bidez eta agente komunitarioak zaintzarako ahaldunduta.
- Dagokion tokiko errealitatera egokitu ahalko diren gomendio praktikoak bilduko dituen emaitzen txosten bat landuta.
- Hiru kolektibo pilotuen emaitzak eta esperientzia zabaltzeko eztabaida eta truke jardunaldi publiko bat eginda.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak biztanleria nukleo txikien arazoentzako irtenbideak sortzen ditu, eta haiek beste udalerri batzuetara esportatzeko aukera ematen du. Emaitza txosten bat egiteko aukera ere ematen du, hori baliatuta Gipuzkoako landa inguruneko gainerako udalerrietan gizarte esku hartzea egiteko babes eredu bat diseinatzeko, pilotatzeko eta sistematizatzeko.
2017
- Agintzari, S.COOP
- Zerain
- Leintz-Gatzaga
- Angiozar