Back Lanbide Heziketako gazteen eta pertsona nagusien arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua

Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua da

Aging
Health
Youth
Education
Social Innovation
Cooperation
Basque
Culture
Experimental Projects
Citizens Projects
On going
Lanbide Heziketako gazteen eta pertsona nagusien arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua

Zer lortu nahi dugu?

  • Adineko eta gazteak elkarlanean bilduko dituen testuinguru pedagogiko afektibo bat sortzea; belaunaldiartekotasuna jorratuz.
  • Bailadako adineko-eragile desberdinak biltzea; Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko adinekoak elkarrekin esperientzia hauek partekatzea.
  • Formakuntzaren ikuspegitik adinekoek izan ditzaketen Bizitza Betearekin lotutako premiak asetzea.
  • Gure ikasleentzat praktika onak egiteko testuinguruak sortzea; zerbitzu ikaskuntza bultzatuz, beraien gaitasunak eraiki eta eginez ikasten joatea.
  • Aniztasunari erantzuna ematea eta adinekoen artean ere solidaritate jarrerak bultzatzea.
  • Proiektu honek eskaini ditzakeen onurak:
    • Ikaskuntza kooperatiboa emateko aukera izatea; elkarrengandik ikastea.
    • Gizarte erantzukizuna; solidaritatea areagotzea.
    • Pertsona berriekin konektatu eta harreman sarea aberastea.
    • Norbere autoestimua hobetzea.
    • Gizartearentzat baliogarri izatearen sentimendua areagotzea; bakardade sentsazioa murriztea.
    • Bizitzeko gogoa handitzea.
    • Osasun mentala hobetzea.

Nola lortuko dugu?

  • Proiektuaren 3 zutabeetan oinarrituz:
    • Bizitza Betea
    • Adinartekotasuna
    • Zerbitzu Ikaskuntza
  • Adinekoen eragile desberdinek dituzten premia eta motibazioak aztertuz.
    • Gure ustetan beraientzat baliagarri izan daitekeen Formakuntza Katalogo bat eskeiniz.
    • Beraiei gure proposamena eginda...beraien proposamenak entzunez.
  • Ikasleak proiektu honekiko sentsibilizatu eta beraien inplikazioa bermatuz.
  • Adinekoak eta gazteak elkarrekin harremantzeko testuinguruak sortuz.
  • Herri desberdinetako adinekoak beraien artean harremanduz.
  • Ahalik eta adineko kopuru handienera iristeko nahi horretan, ikastolara etorri ezin direnen kasuan, beraien guneetan formakuntza eskainiz; Aitamenni, Atartea, GSR, Jose Arana...

Zer ekar diezaguke?

  • Abiapuntu bat; etorkizunean jarraipena izango duen proiektu baten hasiera.
  • Adineko eta gazteen arteko erlazioan, elkarren arteko konfiantza eta loturak sortzeko aukera bat.
  • Gure ikasleentzat esperientzia pertsonal eta akademiko aberats bat.
  • Mankomunitate eta udaletxe mailan, gizarte politiken ikuspegitik, heldu beharreko gai bat mahai gainean jartzea.
  • Gure esperientzia NAHI DUENARI (beste ikastetxe, beste herri...) azaldu eta partekatzeko aukera.

  

Announcement

2024

Entities
  • Arizmendi Ikastola
  • Helduak adi!
  • Bizipoz

 

Related content

Related videos

Lanbide Heziketako gazteen eta pertsona nagusien arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua