Back Kuku

KUKU eraikuntza kolektiborako espazio gisa planteatzen da, eta komunitate irekia, kulturartekoa eta genero ikuspegia duena eratu nahi du

Aging
Social Innovation
Technology
Exploratory Projects
Citizens Projects
Finished
Kuku

Zer lortu nahi dugu?

Proposatzen dugu hipotesi/galdera hauek aztertzea, laborategi formatuan:

Nola lagun dezake jakin-minak gaur egun horretarako oztopoak dituzten pertsonen hurbilketa digitalean? Nola piztu genezake arlo digitalarekiko jakin-mina? Zeintzuk dira jakin-min hori pizteko gakoak? Nola lor dezakegu arlo digitalarekiko jakin-min handiagoa?

Eta eten digitalari ez diogu heldu nahi adinekoen ikuspegitik bakarrik, intersekzionalitatetik egin nahi diogu aurre, eta geure buruari honako hau galdetzen diogu: zer gertatuko litzateke teknologiara hurbiltze hori aniztasunetik egiten bada?

Nola lortuko dugu?

KUKU eraikuntza kolektiborako espazio gisa planteatzen da, eta komunitate irekia, kulturartekoa eta genero ikuspegia duena eratu nahi du. «Laborategia» deitzen diogu, lehen pertsonan ikasteko eta esploratzeko espazioa delako, non bertan parte hartzen duten pertsonak esploratzaile eta aldaketaren eragile aktibo bihurtzen diren.

Laborategia Bidebietan egiten da, 2023ko urritik 2024ko maiatzera bitarteko hileroko topaketetan, eta Guardaplata Adinekoen Elkartea da erreferentziazko gunea, baina auzoko beste espazio eta ekipamendu batzuetara ere ateratzen da. Saio baten eta bestearen artean, laborategiaren irismena beste testuinguru garrantzitsu batzuetara zabaltzeko ekintzak egiten dira, esplorazio prozesuan sortzen diren aurkikuntzen arabera.

Zer ekar diezaguke?

Dinamika komunitario bat:

  • Ekitate digitalerantz eta, ondorioz, gizarte kohesio handiago baterantz aurrera egiten laguntzeko.
  • Adinekoek gizartea aldatzeko egiten duten ekarpena agerian uzten laguntzeko, askotariko pertsonen artean lotura berriak sortuz.
  • Izaera desberdineko eragileen (Guardaplata Adinekoen Elkartea, APTES - Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea, Donostiako Udala eta Apitropik, laguntza tekniko gisa) arteko lidergo ereduak eta lankidetza horizontaleko ereduak eraldatzen laguntzeko.

 

Announcement

2023

Entities
  • Donostiako Udala
  • APTES
  • Asociación de personas mayores Guardaplata

 

Related content

Related videos

Kuku: Jakin nahi digital eta komunitarioa I
Kuku: Jakin nahi digital eta komunitarioa II
Kuku: Jakin nahi digital eta komunitarioa III
Kuku: Jakin nahi digital eta komunitarioa IV
Kuku: Jakin nahi digital eta komunitarioa V
Kukutegia Bidebideta
Kuku proiektuaren laburpen bideoa

Show more videos