Back Parity reconciliation. A process to be driven.

The project focuses on reconciliation between men and women at businesses in Gipuzkoa, striving to make family, work and personal life more compatible.

Work-life balance and Equality
Citizens Projects
Finished
Parity reconciliation

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuak Gipuzkoako enpresetako emakumeen eta gizonen arteko kontziliazioa sustatzen du, familia, lana, eta bizitza pertsonala bateragarriagoak izan daitezen. Helburua da ondoren lurraldeko edozein erakunde edo enpresa motari aplikatu ahal izango zaion eredu bat sortzea.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektuaren jarduera nagusia kontziliazio parekideko eredu bat garatu eta testatzea da, ondoren lurraldean hedatzeko. Jarduera hiru fasetan gauzatuko da:

  • Nazioarteko, Europako eta Euskadiko teoriak eta esperientziak aztertzea.
  • 250 langiletik behera dituzten enpresetan kontziliazioa eta berdintasuna lortzeko mailaz mailako eredu bat diseinatzea.
  • Bi azterketa kasu lantzea: Emun eta Iraurgi Berritzen.

 

Zer ekar diezaguke?

Epe laburrera, kontziliazio parekideko ereduak balioko du lanean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna areagotzeko, biek ala biek bizitza pertsonalaz, familia bizitzaz eta karrera profesional arrakastatsuaz gozatzea ahalbidetuta. Epe luzera, proiektu honek gizartea berrantolatuko du, baita enpresetako barne arauak ere, kontziliazio parekideko kultura bat bultzatuta.

Announcement

2016

Entities
  • Emun, KOOP. Elkartea