The project seeks to boost social intervention with the immigrant population, assisting organisations working in this area with methodologies for the inclusion of this group and interculturality.
Zer lortu nahi dugu?
Gipuzkoak kulturartekotasuna eta bizikidetza sustatu behar ditu kulturalki anitza den gizarte batean. Proiektuak proposatzen digu etorkinekin esku-hartze soziala indartzea, eremu horretan lan egiten duten erakundeei lagunduz, kolektibo hori eta kulturartekotasuna gizarteratzeko metodologien bidez, eta prestakuntza- eta teknologia-elementuak integratuz, segmentu eta populazio berrietarantz eskalatzea bizkorrago eta eraginkorrago bideratzeko, gero eta handiagoa den premia baten aurrean.
Nola lortuko dugu?
Abian dauden bi ekimenen arteko lankidetza sustatuz: "Ongi Etorri Eskolara" eta "SOS Arrazakeria Gipuzkoa", segmentu desberdinetako etorkinekin esku-hartze sozialean ibilbide luzea dutenak. Lankidetza horren oinarria "Multi-Actor Approach" gisa definitutako eredu bat hartuz hedatzen da. Eredu horrek honako hau planteatzen digu:
- Bi ekimenek gizartean duten eragina aztertzea, luzetarako diseinua duten metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz bi programen erabiltzaile etorkinengan eta/edo lokalengan.
- Jardunbide onenak esplizitatzea.
- Prestakuntza-irtenbide estandarizatu eta digitalizatuak eta zabalkunde-soluzio berritzaileak ezartzea, abian dauden ekimenak etorkizunean mailakatzeko funtsezko faktore gisa.
Zer ekar diezaguke?
IKA Prest programak etorkinekin esku hartzeko proiektu arrakastatsuak eskalatzeko oinarri teorikoak eta praktikoak ematen dizkigu. Immigrazioak gure lurraldean planteatzen dituen erronken aurrean irtenbideak sortzen laguntzen du, erakundeen arteko sareak sortzen eta jardunbide egokiak sustatzen lagunduz.
2019
- Elkarrekin kooperatiba elkarte txikia
- SOS Arrazakeria
- Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza