In order to provide language-management services for cultural events, this project enables us to create integral linguistic management to bring about language equality at public events in the Basque Country.
Zer lortu nahi dugu?
Ekitaldiei hizkuntzen kudeaketa errazteko zerbitzu batzuk eskaintzeko asmoz, proiektu honek aukera ematen digu Euskal Herriko ekitaldi publikoetan hizkuntzen berdintasuna lortzeko hizkuntza- kudeaketa integral bat sortzen. Interpretazioa, itzulpena, azpititulazioa eta Ekitaldi kulturaletako eta zerbitzuetako langileen hizkuntza gaitasuna dira proiektuak lantzen dituen hizkuntza kudeaketaren alorrak.
Nola lortuko dugu?
Proiektuak bi urteko iraupena izatea espero da eta agente ezberdinek hartuko dute parte. Lehen urtean diseinua eta ikerketa egingo dira eta bigarren urtean, aldiz, esperimentazioa, eskaintzen diren zerbitzuak erronkei erantzuteko gai diren ikusteko.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek hizkuntza kudeaketa integral bat edukitzeko aukera emango digu. Modu berritzailean, bai administrazioan, bai oro har jendearen artean ekitaldietan hizkuntza berdintasuna bermatzeko aukera emango digu. Gainera, hori guztia egiteko, puntakoa izango den teknologia garatuko da, eta Gipuzkoak, gaur egun hain garrantzitsua den adimen artifizialaren arloan aurrea hartuko luke, hizkuntza kudeaketan eredu izanik.
2020
- Langune – Hizkuntz Industrien Elkartea Euskal Herrian