The project tables a new Governance Model for education based on the new democratic transformative culture assisting social progress in the 21st century.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuak gobernantza-eredu berri bat proposatzen du hezkuntzan, kultura demokratiko eta eraldatzaile berrian oinarritua, XXI. mendeko gizarte-aurrerabideari lagunduko diona. Herritarrak eta ikastetxeak eraldatzeko nahia eta hausnarketa dira proiektuaren estrategia. Hezkuntza-eredu berriak sortzeko, hainbat eragile behar dira: agintari politikoak, ikasleak, familiak, irakasleak, gizarte- eta enpresa-eragileak eta beste eragile batzuk. Gobernantza-eredu berri horrek komunitate-lurraldearen garapena bultzatzen du, gizarte-erronkei aurre egiteko, non ikasleak eragile aktibo eta kultura demokratiko berri baten eta lurraldearen eraldaketaren sustatzaile gisa jartzen baitira.
Nola lortuko dugu?
Proiektu hau ondorengo fase eta jardueretan banatzen da:
- Proiektua antolatzea.
- Proiektua bistaratzea eta definitzea.
- Proiektua enmarkatzea.
- Proiektuaren ildo nagusiak formulatzea.
- Proiektua egituratzea.
- Proiektuaren prototipoa marraztea.
- Proiektuaren lehen sozializatze-esperimentatzea.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek hau dakar:
- Epe laburrean: gizarte-kohesioa areagotzea.
- Epe ertainean: politika publikoak hobetzea.
- Epe luzean: lurraldearen gizarte-eraldaketan diharduten eragile gazteak.
2019
- Emun, KOOP. Elkartea
- LKS, S.C.L.
- Arizmendi Ikastola
- Axular Lizeoa (Donostia)
- Herri Ikastola (Orio)
- Laskorain Ikastola (Tolosa)
- Txantxiku Ikastola (Oñati)
- San Fermín Ikastola (Iruña)
- Fagor
- Mondragon Unibertsitatea
- Ausolan
- Reimagine Education LAB (RIEDULAB)