The main focus of the project is to implement the Urola Erdia district board, in order to drive collaboration and coordination with local agents for proper implementation of the territory's public policies, in order to bring about balanced cohesive development in Urola Erdia.
Zer lortu nahi dugu?
Gobernantza Urola Erdian hedatzen proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoako Eskualde arteko Mahaiarekin artikulatua egongo den Urola Erdiko eskualde mahaia abian jartzea izango da, bertako eragileekin lurraldeko politika publikoak modu eraginkor batean garatzeko elkarlanean eta koordinazioan, azken helburua Urola Erdian lurralde garapena orekatua eta kohesionatua sustatzea izanik.
Nola lortuko dugu?
Proiektua hiru fasetan garatzen da:
- Proiektuaren plangintza eta koordinazioa.
- Urola Erdiko gobernantza ereduaren garapena lurraldeko egituren nodo bezala: Iraurgi Berritzen Sarearen gobernantza eredua garatuz, Udal ordezkariekin lanketa eginez, eta formakuntza prozesuetan parte hartuz.
- Lurraldea eta eskualde mailako gobernantza espazioen artikulazioa.
Zer ekar diezaguke?
Urola Erdian eta Gipuzkoan eraldaketa sozial eta ekonomikoan izango du eragina eta indarra proiektu honek, besteak beste:
- Eskualdeko eragile eta hiritarrek politika publikoetan proposamenak eta hobekuntzak egiteko espazioa, kanalak eta prozedurak egonkorrak eta sostenigarriak izatea.
- Eragile desberdinen artean egon daitezken behar amankomunei osotasunezko erantzun bat ematea (adibidez, enpresa, enplegu eta hezkuntza mailan dauden behar desberdinei proiektu konkretuen bitartez , eskualde moduan erantzun bat ematea).
2019
- Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentzia