60 urtetik gorako emakumezkoen eta pertsona migratuen partaidetza bermatzeko eta integratzeko gomendio eta proposamenak zehaztu nahi ditugu
Zer lortu nahi dugu?
Egun, tokiko administrazioan politika publikoen lanketan irekitzen diren partaidetza dinamiketan, 60 urtetik gorako emakumezkoen eta pertsona migratuen partaidetza bermatzeko eta integratzeko gomendio eta proposamenak zehaztea (mekanismo, kanal eta dinamika zehatzen proposamenak).
Nola lortuko dugu?
- Diagnosi mailan ari gara kokatzen bi perfil horiek nola kokatzen diren azken urteetan Gipuzkoan garatu diren hainbat proiektuetan.
- Hiru aholkularitza ezberdinen teknikariekin elkarrizketak egin dira, haien esperientzian perfil horiek nola gertatzen diren kokatzeko, eta horiekin lana egiteko lagundu izan duten ezaugarriek, esperientziek, e.a.
- Gabeziagoan edo lanketa berezituarekin sumatzen diren perfil horiekin hainbat elkarrizketa sakon egingo dira.
- Bi Focus grupo-en bidez, udal ordezkari eta teknikariekin, landuko dira gomendio eta proposamenak, aurrerantzean, perfil horien presentzia bermatu nahi/behar denerako.
- Gomendio eta proposamen horiek, idatzizko argitalpena nahiz ikus-entzunezko argitalpenean islatuko dira, Gipuzkoako udalerrietara eta Aldundiko departamentuetara zabaltzeko.
Zer ekar diezaguke?
Partaidetza eta lankidetza ulertzen dira demokraziaren kalitatea hobetzeko eta indartzeko egungo erronka gisa. Horri begira ari dira tokiko instituzioak Gipuzkoan. Bidean, maiz zailtasunak topatzen dira, proiektu ezberdinetan zaila gertatzen delako herritar anitzen partaidetza integratzeko, bermatzeko, haien presentzia ere egon dadin politika publikoetan lantzen diren proiektuetan. Prozesu honen bidez hainbat proposamen eta gomendio zehaztu nahi dira, Gipuzkoako udal eta tokiko erakundeetan lantzen diren partaidetza dinamiketan honako bi perfil/kolektiboen inklusioa bermatzeko:
- 60 urtetik gorako emakumezkoak
- Pertsona migratuak, egun lan munduan nolabait txertatuta daudenak
Gomendio eta proposamen horiek Gipuzkoako hainbat udalek jaso eta handik aurrera, haien dinamiketan txertatu ahal izango dituzte.
2022
- Aztiker Koop. Elk. Txikia
- Arantzazulab
- Bira Produkzioak