Back GizaKude+

GizaKude+ wishes to offer people-care organisations in Gipuzkoa a management framework towards care that is truly centred on people as the recipients and providers of welfare for themselves and for the ecosystem.

Aging
Health
Social Cohesion
Citizens Projects
Finished
Gizakude project

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu hau aurretik garatutako GizaKude proiektua kontrastatzeko eta esperimentatzeko fase aurreratu bat da. GizaKude pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi duten erakundeen kudeaketa-eredu bat da. GizaKude+ren helburua, aldiz, pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako entitateei kudeaketa-esparru bat eskaintzea da, pertsonei benetan arreta berezia eskaintzeko, haientzat eta ekosistemarentzat ongizatea jasotzeko.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektua Pertsona Ardatz duen Arreta metodologiaren bidez garatzen da, zainketa behar duten pertsonen bizi kalitatea bilatu eta lehenesten duen arreta eredu baten bidez. Metodoa garatu ondoren, esperimentazioa abiaraziko da testuinguru errealetan, Aita Menni, Afagi, Emaus eta Zorroaga Fundazioan esku hartuz.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek pertsona eta erakundeen artean lotura handiagoa sortzen lagunduko du. Gainera, Gipuzkoan filosofia hori duen eredu baten erabiltzaile kopurua handitzeko balioko du, eta baita Pertsona Ardatz duen Arreta metodologia erabiltzeko asmoa dutenei kudeaketa-eredu bat emateko ere.

 

Zer lortu dugu?

Gizakudek (Giza Kudeaketa) misio humanistak dituzten erakundeen, hau da, laguntzen, babesten edo artatzen dituzten pertsonen bizitzan eragin positiboa izan nahi duten erakundeen egiazko kudeaketa eredua sortzea lortu du. Bertan, pertsona ardatz duen arreta ereduaren eta eredu hori bideragarria egingo duen kudeaketa ereduaren arteko koherentzia lortzeko prozesua animatzen eta antolatzen duten tresna multzoa proposatzen da. Hori garatu ahal izateko, eredua kontrastatu egin da erakunde sustatzaileetan eta prozesuan lagundu duten beste batzuetan, hala nola, Kabian.

Announcement

2020

Entities
  • AFAGI Elkartea
  • APTES
  • Emaus Gizarte Fundazioa
  • Aita Menni - Ahizpa Ospitalariak
  • Zorroaga Fundazioa

 

Related content

Documents

Related videos

Gizakude+ Kudeaketa eredua