Back Human resources and competences in the Administration

Implementing a work system at the Gipuzkoa Provincial Council based on corporate competences, which are essential conditions for working and pursuing a career with the institution.

Economy
Employment
Competitiveness
Experimental Projects
On going
Job interview, Human resources and competences in the Administration

Zergatik egiten dugu?

Gipuzkoako Foru Aldundia etorkizuneko beharretara egokitu nahi dugu. Konpetentzia korporatiboetan oinarritutako lan- sistema ezartzea beharrezkoa da, ezinbesteko baldintza baita erakundean karrera profesionala lantzeko eta garatzeko.

 

Zer egin nahi dugu?

Enplegu publikoan sartu eta mailaz igotzeko sistemak eguneratu nahi ditugu, ezagutza teorikoetatik haratagoko gaiak baloratuz. Gainera, gaitasun korporatiboak ezarri eta errotu nahi ditugu, gaitasunei lotutako prestakuntza-ibilbideak diseinatu eta bai lanerako sarbidea, bai karrera profesionala gaitasunen irismenari lotu.

 

Nola egingo dugu?

Alde batetik, GFAko langileria islatzen duen konpetentzia-eskuliburu bat ezarriko dugu. Bestalde, enplegu publikora iristeko behar diren konpetentziak izatea baloratuko dugu, eta, gainera, egungo langileek eskatzen diren konpetentzietan oinarrituta lan egin dezaten bultzatuko dugu.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honi esker, lan egiteko modu berriak diseinatu ahal izango dira, eta, ondorioz, lan egiteko modu eguneratuagoa duen administrazio bat eduki ahal izango da. Era berean, GFAren egitura egokituko dugu, lurraldearen erronka berriei erantzuteko.

Announcement

2020