This scheme seeks to give the Corporate GIS functions that will facilitate and standardise the management and utilisation of spatial information for public authorities and the general public.
Zergatik egiten dugu?
Gipuzkoarentzat lehentasunezko lan-ildoak dira herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Administrazioaren eraginkortasun-maila handitzea. Teknologia berriak eta informazio-sistemak funtsezko tresnak dira Administrazioaren barne-kudeaketak eta erakundeen eta gizartearen arteko harremanak errazteko eta optimizatzeko.
GIS Korporatiboak lurralde-informazioa kudeatzeko eta balioesteko aukera ematen digu, erakundearen barruan ikuspegi homogeneoa eta bateratua lortuz. Lurralde-datuak aztertu, mantendu eta argitaratzeko tresnak ematen dizkigu, modu homogeneoan eta bikoiztasunak saihestuz.
Baliabide espazialak hobeto kudeatzeak erabakiak hobeto hartzea dakar. Horrek, era berean, zuzenean eragiten du zerbitzuen erantzun eta kalitate hobean, bai eta denbora eta kostuak aurrezten ere, baliabideak eta materialak optimizatzean.
Zer egin nahi dugu?
Administrazio adimendunak dira herritarrentzat irekiak, gardenak eta eskuragarriak diren erakundeak, teknologia eskuragarriak eskaintzen dituztenak, erabiltzaileen erabilgarritasuna eta esperientzia ahalik eta gehien zaintzen dutenak, datuei adimena ematen dietenak eta administrazioei eta herritarrei teknologia berritzaileenen erabilera errazten dietenak.
Horretarako, lurraldeko aktiboak eta erakundeak GIS korporatiboan biltegiratzeaz eta modu zentralizatuan kudeatzeaz arduratuko diren osagaiak ezarri beharko dira. GIS Korporatiboari funtzionalitateak eman nahi zaizkio, administrazio publikoei zein herritarrei informazio espazialaren kudeaketa eta ustiapena errazteko eta normalizatzeko. Honako jarduera edo helburu orokor hauek jorratu dira:
- Proiektuaren definizio estrategikorako azterketa.
- GIS Korporatiboaren osagaiak diseinatzea eta garatzea.
- Lurraldearen kokapenari buruzko informazioa normalizatu, estandarizatu eta bateratuko duen lan-esparrua ezartzea.
- Datu Irekien Geoatari bat ezartzea.
Plataforma korporatiboari esker, informazio geografikoa sakabanatzea eta bikoiztea saihestuko da, bateratuta, baina Departamentuen artean behar bezala banatuta. Horrela, garapen- eta mantentze-kostuak optimizatzen dira, Foru Administrazioko departamentuen eta toki-erakundeen lan-beharrak eta -eragiketak integratuz.
Funtzionalitate berriak ezarri eta GIS korporatiboan sartzeak antolaketa-aldaketa esanguratsua dakar; sistema katalizatzaile eta integratzaile bihurtzen da honako hauei esker:
- Prozesuak optimizatzea.
- Erakundeko departamentuen artean partekatutako GIS tresnak eta teknologiak garatzea.
- Barneko eta kanpoko harreman-eredu berri bat txertatzea.
- Edukirako sarbidea profilen eta rolen arabera artikulatzea.
- Bikoiztasunak saihestea.
- Argitalpenak zentralizatzea.
Nola egingo dugu?
- Arkitektura teknikoaren diseinua: GIS Korporatiboaren nukleoan sartutako osagaiak oso sistema modular gisa eraiki beharko dira, banatuak, zerbitzuetan oinarrituak eta estandar irekien erabilera lehenetsiz.
- Datu-eredua zehaztea eta ezartzea: datu-base espazial bat diseinatzea, sortzea eta inplementatzea, lurralde-informazioa biltegiratzeko biltegi zentralizatu gisa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuetan eta Gipuzkoako udaletan tresna teknologikoa martxan jartzea. Honako hau diseinatu eta eraikitzea:
- Bisore korporatiboa: Administrazio eta erakunde publiko guztiek informazio geografiko interesgarria erakusteko eta harekin lan egiteko bisore bat behar dute – edo beharko dute –; bisore hori komuna, pertsonalizatzeko modukoa, konfiguragarria eta etengabe eboluzionatzea ahalbidetuko duena izateko sortu da, eboluziorako egiten diren inbertsio publikoak maximizatuz.
- Kontrol-panela: Administrazio bakoitzari aginte-taula bat ematea, erakundean argitaratutako aktiboetatik abiatuta mapak eta aplikazioak sortu ahal izateko.
- Tresna teknologikoa ikasteko saioa ematea. Dagokion dokumentazioa prestatzea, erabiltzaileei prestakuntza ematea eta ezarpenean laguntzea.
Zer ekar diezaguke?
Onura ugari ekar ditzake zerbitzu eta aktibo espazialak gehiago kontrolatzeak. Hala nola:
- Erabakiak hobeto hartzea.
- Herritarrei datu gardenak, eskuragarriak eta erraz ulertzeko modukoak ematea.
- Zerbitzuen erantzuna eta kalitatea hobetzea.
- Produkzio-prozesuak sinplifikatzea.
- Baliabideak optimizatzea.
- Produktibitatea handitzea.
- Kostuak aurreztea.
- Erantzun eraginkorra.
2020