With this project we will create a teaching unit to conduct research and work on collaborative governance in Gipuzkoa.
Zer lortu nahi dugu?
Gure inguruan politika publikoen kudeaketaz arduratzen diren langile eta politikariek gobernantza ereduaren inguruan hausnartu dezaten behar handia dago. Gipuzkoako instituzio publikoen barruko egituretan hausnarketa eta formakuntzan eragiteko, proiektu honetan gobernantza parte-hartzailearen inguruko ikerketa egin eta hori landuko duen ikus-entzunezko unitate didaktiko bat sortuko da. Unitate didaktiko honek, ikuspegi teknikoak, juridikoak eta politikoak elkarrizketan jartzen lagunduko du gobernantza eredua eraginkorragoa izan dadin.
Nola lortuko dugu?
Metodologiaren ikuspegitik hainbat ikerketa-teknika erabiliko dira. Lehenik, bibliografiaren arakatzea eta bilketa lana egingo da. Ondoren, sakoneko elkarrizketak egingo dira eta azkenik, jasotako ekarpen eta ikuspegien inguruan hausnartzeko jartzeko eztabaida taldeak antolatuko ditugu, lehenengoa teknikariekin, bigarrena ordezkari politikoekin eta azkenena, mistoa. Ikerketa teknika hauen bidez jasotako informazioa bildu ondoren, horren analisia, egituraketa, sintesia eta ondorioak aterako dira unitate didaktiko itxura emanez.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek Gipuzkoako udalerrietako eta lurralde eta eskualde mailako ordezkari politiko eta langileak gobernantzaren inguruan hausnartzea eta ikastea ekarriko du. Honek gure lurraldeko gobernantza eredua eraginkorragoa bihurtuko du. publikoetako langileek eta politikariek gobernantza ereduaren inguruan hausnartu dezaten bi euskarri lortzea lortu dugu: - Gobernantza ereduaz hausnartzeko unitate didaktikoa. - Gobernantza ereduaz hausnartzeko ikus-entzunezkoa: hainbat langile eta arduradun politikoen iritziak eta begiradak. Euskarri horien bidez lagundu nahi da Gipuzkoako erakunde publikoen barruko egituretan egin daitezkeen hausnarketa eta formakuntzatan eragiteko. Bertan kokatzen diren ideiek ekarpena egin diezaiekete maiz hitzetan jartzea kostatzen zaizkigun egoera edo helburuei. Unitate didaktiko honek, ikuspegi teknikoak, juridikoak eta politikoak elkarrizketan jartzen lagunduko du, tokian tokiko gobernantzaren eraldaketarako gakoak identifikatze aldera, eta praktikan, tokian tokiko urratsak ematea aldera.
Zer lortu dugu?
Gobernantza ereduaren eraldaketan eragitea erabaki dugun honetan hausnarketa partekatuak behar dira, denontzako komuna izango den imaginarioa sortze aldera. Horretan, gurean, politika publikoen kudeaketaz arduratzen diren egituretan urratsak ematen ari dira. Erakunde publikoetako langileek eta politikariek gobernantza ereduaren inguruan hausnartu dezaten bi euskarri lortzea lortu dugu:
- Gobernantza ereduaz hausnartzeko unitate didaktikoa.
- Gobernantza ereduaz hausnartzeko ikus-entzunezkoa: hainbat langile eta arduradun politikoen iritziak eta begiradak.
Euskarri horien bidez lagundu nahi da Gipuzkoako erakunde publikoen barruko egituretan egin daitezkeen hausnarketa eta formakuntzatan eragiteko. Bertan kokatzen diren ideiek ekarpena egin diezaiekete maiz hitzetan jartzea kostatzen zaizkigun egoera edo helburuei.
Unitate didaktiko honek, ikuspegi teknikoak, juridikoak eta politikoak elkarrizketan jartzen lagunduko du, tokian tokiko gobernantzaren eraldaketarako gakoak identifikatze aldera, eta praktikan, tokian tokiko urratsak ematea aldera.
2020
- Aztiker Koop. Elk. Txikia