Back Gipuzkoa territory of care - Pasaia HerriLab

Defining and implementing a new care model in a local environment, with better coordination of health services and social services during the care itinerary, facilitating the development of local capacities through experimentation, and helping to integrate the care model focusing on people and the participation of the community.

Aging
Health
Work-life balance and Equality
Social Cohesion
Solidarity
Experimental Projects
On going

Zergatik egiten dugu?

Erakundeen artean erantzun koordinatua eman behar zaielako, ekimen sozial, komunitario eta pribatuarekin batera, Gipuzkoako biztanleriaren zahartzearen erronkei eta laguntza eta zaintzen pertsonalizazioari.

 

Zer lortu nahi dugu?

Zaintzen tokiko ekosistemaren kontzeptua hainbat zerbitzu mota (osasuna, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak) eta hainbat eragileren (administrazio publikoak, hirugarren sektoreko erakundeak, enpresak, komunitateak eta familiak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta beste ezagutza zentro batzuk) beste jarduketa batzuk konektatzeko nahita eta planifikatuta egindako ahalegina da, erabiltzaileen profil desberdinei (ahulak eta mendekoak) zaintzak eskaintzeko, sektoreen arteko lankidetzaren, koordinazio soziosanitarioaren eta lidergo publikoaren bidez.

Zaintzen tokiko ekosistemak «etengabeko zaintzaren» inguruan egituratzen dira, lotura estrategia nagusi gisa (etxetik hasita, eguneko zentroetatik eta egoitza zentroetatik igarota), zaintza ibilbideak pertsonalizazio estrategia nagusi gisa diseinatzean oinarrituta (premiak eta lehentasunak zerbitzuekin eta eragileekin lotzen dituzten arreta pertsonalizatuko planak).

«Tokiko» dimentsioak zaintzen tokiko ekosistemaren kontzeptuan iradokitzen du arreta eta zaintza hurbiltasun printzipioan oinarritzen direla. Hurbiltasunak eskatzen du maila anitzeko gobernantza estrategia bat, udal maila foru mailarekin eta autonomia mailarekin lotzen dituena, eta zaintzetan eta arreta sareen diseinuan tokiko esparruan esku hartzen duten eragileen parte-hartze aktiboa, familiak eta komunitatea barne. Maila horietako bakoitza konkurrentea eta beharrezkoa da toki mailan zaintza ibilbideak ezartzeko.

Gure asmoa da proiektu hau Pasaiako udalerrira eramatea, zaintzen tokiko ekosistemaren eredu estandarraren birtualtasuna testatzeko, eredu hori lurraldeko gainerako udalerrietan eskalatu ahal izateko.

 

Nola lortuko dugu?

Hainbat esparrutatik eta tresna desberdinekin:

  1. Ekosistema desberdinak finantzatuz udalerri bakoitzean proiektu zehatzen eginez.
  2. Metodologia eta egikaritze plan estandarra emanez ekosistema guztien erreferentzia eredu gisa.
  3. Lortutako emaitzak ebaluatuz

 

Zer ekar diezaguke?

Laguntzen eta zaintzen ikuspegi sistematikoagoa eta holistikoagoa eman diezaguke, toki mailan.

Announcement

2021